domingo, 16 de enero de 2011

"GARTZELA"

Lizarralderen 'Gartzela' film laburrak ikusmina piztu du



Jendez lepo bete zen egubakoitz iluntzean Oñatiko kultura etxeko areto nagusia, Iban Lizarralde zuzendari oñatiarraren Gartzela izeneko film laburra ikusteko.

Hasieran, film laburraren grabaketa nolakoa izan zen azaltzen zuen emanaldia bota behar zuten; baina, arazo teknikoak zirela-eta, azkenean film laburra bera ikusi zuten aretoan batutakoek; tartean, etxeko eta lagun asko.

Horren ostean, proiektuan parte hartu duten hainbat lagun igo ziren agertoki gainera. Lizarraldek azaldu zuen 2007an hasi zela gidoia idazten; lanak hiru urte geroago ikusi zuen argia. Grabazioari dagokionez, irudiak otsailaren 28an eta martxoaren 28 eta 29an Legazpin, Seguran eta Lazkaon hartuak izan zirela ere adierazi zuen.

Lanarekin "oso gustura" geratu direla esan zuten guztiek. Grabazioa "oso ondo" egon zela aipatu zuten, lanean "ordu asko" eman bazituzten ere. Horren harira, lantaldean sortutako giroa nabarmendu zuten. Ekitaldia making of-arekin amaitu zen.

Biharko Goiena Paperean proiektuan parte hartu dutenen gainerako lagunekin eta ikusleen iritzia irakurri ahalko duzue.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario