domingo, 9 de enero de 2011

Kalañatasaray eta Bere Biziko Espioiak irabazle, Oñatiko 24 orduko areto futbol txapelketan


Aurreko urteetan baino partehartzaile gutxiago, zubiaren eraginez. Hala ere, finalean harmailak bete egin dira taldeak animatzeko.

Asteburuan jokatu da 24 orduko areto futbol lehiaketa Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Aurreko urteetan baino jende gutxiago animatu da parte hartzera: mutiletan bederatzi talde eta nesketan lau. Antolatzaileen esanetan, txapelketa zubian antolatzeak zerikusi handia izan du horretan.

Hala ere, kantxa berdeko harmailak bete egin dira finala ikusteko. Mutiletan hiruko txapelketa erara jokatu dute finala Boldu, Kardhu eta Kalañatasaray taldeen artean. Hiruren artean azkena izan da garaile. Nesketan berriz, liga erara egin dute txapelketa eta Bere Biziko Espioiak taldea izan da irabazlea.

Sari banaketan une hunkigarria bizi izan da Gabonetan hil zen Andoni Santos gogoan izan dutenean. Izan ere, gazte oñatiarrak Aloña Mendiko areto futbol taldean jokatzen zuen eta sarritan parte hartu izan zuen txapelketa honetan.

GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario