2010ean irailekoa izan den deialdi onena: 98 ateratze egin zituzten; txarrena, aldiz, apirilekoa, 49rekin. Bestalde, gaur egingo dute urteko lehen ateratzea. 18:00etatik 20:00etara egongo dira Txantxiku Ikastolan.
Uztailean eta abuztuan izan ezik, hilero deialdi bat egin zuten. Beste behin, opor osteko deialdiak izan ziren arrakastatsuenak: martxoko deialdian –Aste Santu ostean– 77 ateratze egin zituzten eta irailean, 98. Jarraian duzue hilez hileko odol-ateratzeak:
Urtarrila: 62
Otsaila: 55
Martxoa: 77
Apirila: 49
Maiatza: 54
Ekaina: 67
Iraila: 98
Urria: 71
Azaroa: 58
Abendua: 63
Emaile berri gehiago
Iazko datuek eman duten beste irakurketa odol-emaile berrien ingurukoa da. Urte osoan 27 lagunek eman zuten lehen aldiz odola, eta datu hori ere azpimarratu dute antolatzaileek. "Oporren ondorengo deialdietan herritar gehiago egon ziren, baita emaile berri gehiago ere. Deialdi bakoitzean, batez beste, 2,7 emaile berri izan genituen. Aldika-aldika egin izan ditugun kanpaina berriek eragina izaten dutela ikusi dugu, beste behin. Oñatiarrek ondo erantzun dute beti. Berriek jakin dezatela edozein unetan etor daitezkeela", esan digute.
2011ko ateratzeak
2010eko datuak kaleratzearekin batera, aurtengo egutegia ere ezagutarazi dute. Odol-emaile guztiei gutun bat bidaliko diete, urterako zehaztutako datak adieraziz. Lehen ateratzea gaur bertan egingo dute. Urtean zehar egingo dituzten beste bederatzi ateratzeak izango dira: otsailaren 4an, martxoaren 11n, apirilaren 15ean, maiatzaren 6an, ekainaren 10ean, irailaren 16an, urriaren 7an, azaroaren 11n eta abenduaren 9an. Uztailean eta abuztuan ez dute deialdirik egingo.

GOIENAtik
No hay comentarios:
Publicar un comentario