2011-01-29 13:14:49 Arritxu Barruso
Debagoieneko piano-jotzaile txikiek hitzordu garrantzitsua dute otsailaren 19an eta 20an Andoainen. Euskal Herri osotik iritsitako piano-jotzaileak batzen dituen jaialdia egiten dute urtero Andoainen. Bada, gure ibarreko gazteek egubakoitzean erakutsi zuten prest daudela jaialdian parte hartzeko eta lan bikaina egingo dutela gainera. Arrasate Musikalek antolatuta, urtero moduan, piano kontzertua egin zuten Arrasateko Amaia antzokian.
Arrasate, Eskoriatza, Oñati eta Bergarako musika eskoletako piano-jotzaileak igo ziren egubakoitzean Amaia Antzokiko ezenatokira; piano dotore askoa zuten bertan zain. Kontzertuan parte hartu zuten 47 neska-mutikoek lan bikaina egin zuten. Shining, Moonligh Stillness, Finger Yoggig Boogie, Hakuna Matata, Rhapsody edo Blues bezalako abestiak jo zituzten, batzuek bakarka eta beste batzuek lau eskutara.
Piano-jotzaile gazteek Amaia antzokia betetzea lortu zuten eta protagonisten guraso eta lagunek adi-adi jarraitu zuten kontzertua.
Kontzertuaren antolatzaileak eta irakasleak ere pozik agertu ziren ikasleek egindako lanarekin: "Jende aurrean joten ikasteko eta eroso sentitzeko garrantzitsua da horrelako kontzertuak egitea. Irakasleekin hitz egin dut eta esan didate oso pozik daudela gaztetxoek egindako lanarekin. Nota onarekin gainditu dute azterketa", adierazi zuen Arrasate Musikaleko Edurta Ayastuik kontzertuaren amaieran.
Andoaingo jaialdia
Otsailaren 19an eta 20 Andoainen ospatuko den jaialdian 18 urtetik beherako ikasleek hartuko dute parte. Aurtengo edizioan Euskal Herriko osotik iritsitako 871 neska-mutikok hartuko dute parte eta adinaren arabera hiru taldetan egongo dira banatuta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario