domingo, 30 de enero de 2011

Argia Sariak 2011.

Argia Sariak 2011: Ahotsak.com webguneak Sareko Argia saria eta Fermin Etxegoienek irratikoa
2011-01-28 16:52:19 Jon Berezibar
Banatu dituzte jada 2010 urteko Argia sariak. Banaketa ekitaldia gaur arratsaldean izan da Usurbilen eta tartean Fermin Etxegoien oñatiarra izan da saridunetako bat irrati atalean. Bigarren aldiz jaso du Argia saria Etxegoienek; 2006 prentsako saria jaso zuen Berria-n idazten zituen telebista kritikengatik. Sareko Argia saria, berriz, Badihardugu elkartearen Ahotsak.com webguneak jaso du. Ibarreko udal, euskara elkarte eta herritar askok parte hartu dute ahotsak.com webgunea lantzen. Duela gutxi aurkeztu dituzte, adibidez, Antzuolako ahotsak eta Oñatiko ahotsak. Zorionak guztioi!

Sarituen zerrenda

Sareko Argia saria: Ahotsak.com
Irratiko saria: Fermin Etxegoien Ekaitz Perfektua, 100 diskorik onenak saioarengatik
Prentsako saria: Gaztezulorentzat, 10 utrte bete ditu aurten
Publizitateko saria: Donostiako Euskararen Udal Patronatua
Telebistako saria: Orain.
ARGAZKIA:Oñatiarrak ahotsak egitasmoan

No hay comentarios:

Publicar un comentario