lunes, 17 de enero de 2011

Ahotsak egitasmoan parte hartu duten herritarrei omenaldia

Eguastenean, 18:30ean kultura etxean egingo duten ekitaldi irekian egitasmoaren baitan, hiru urtetan, egindako lana aurkeztuko dute, eta bidez batez, eskerrak emango dizkiete protagonistei egindako ekarpenengatik. Elkarrizketatu bakoitzaren pasarte batzuk entzun ahalko dira.

Udalak emandako dirulaguntzari esker, herriko euskararen gaineko hainbat elkarrizketa egin ditu Ahotsakeko kide Kepa Elortzak. "Helburua herriko euskara jasotzea izan da. Alde batetik, euskara batua daukagu, eta beste alde batetik, herriko euskara. Hori horrela, Oñatiko euskara jatorra jasotzen ahalegindu gara", esan digu euskara teknikari Iñaki Akizuk. Hiru urteotan herriko euskararen 60 lekuko elkarrizketatu, eta 56 elkarrizketa egin dituzte.

Irizpide ezberdinak


Protagonistak aukeratzerako orduan jarraitutako irizpideen gainean, honako hauxe esan digu Iñaki Akizuk: "Hiru erreferentzi nagusi izan ditugu: euskaltegia, euskara zerbitzua eta Kepa Elortza. Oñatiko euskara jator eta aberatsa menderatzen duten herritarrak aukeratu genituen. Dena den, baserrietako, auzoetako eta kaleko hizlariak ere erabili ditugu".GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario