domingo, 30 de enero de 2011

Mahai-futbol txapelketa


Ibon eta Melenas garaile mahai-futbol txapelketan
Futbol-mahai txapelketa egin zuten zapatu arratsaldean Arrano tabernan. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da eta zortzi bikotek hartu dute parte. Benito eta Korta eta Ibon eta Melenas bikoteak iritsi ziren finalera, baina txapela azken hauek eraman zuten. Hori horrela, Melenas eta Ibonek osatutako bikoteak izenematean batutako diruaren %40 eta bi xapain botila irabazi zituzten; Benito eta Kortak, berriz, diruaren %20 eta bi ardo botila. Jende dezente ibili zen tabernan partiduak ikusten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario