viernes, 28 de enero de 2011
Musikoterapia
Musikoterapia tailerra egingo dute Elkar Hezin
2011-01-28 09:37:26 Mireia Bikuña
0-3 urte arteko umeendako eta euren gurasoendako saioa egingo dute bihar. Ordubeteko tailerrean, musika erabiliz, umeen suspertze goiztiarra landuko dute. Tailerra bukatu ondoren ateak zabalduko dituzte eskola erakusteko.
Hitzaldi-tailerra
Bestalde, Elkar Hezin beste hainbat ekitaldi egingo dituzte otsailean. Jose Amiama psikologo eta pedagogoak hitzaldi-tailerra egingo du otsailaren 9an. Etxeko lanen gainean jardungo du Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleen gurasoekin.
Otsailaren 10ean eta 24an Izar Mendia psikologoak Oinarrizko ohitura osasuntsuak eta Frustraziorako tolerantziaren beharra delako hitzaldiak egingo ditu. Biak ala biak, 2-6 urte arteko haurren gurasoendako izango dira.
Azkenik, otsailaren 28an Boni Ofogo afrikar ipuin kontalariak saioa egingo die 6-9 urte arteko umeei, eta euren gurasoei.
ARGAZKIA:Musikoterapia tailerreko ume bat.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Oso gai interesgarriak adin horretako haurrak dauzkagunontzat. Askotan, galduta ibiltzen gara, eta gure gizarte honek, ez digu gehiegi laguntzen gure seme-alaben heziketan.
ResponderEliminarGainditu akademia eta logopedia zentruan, musikoterapian adituak saioak emango ditu. Eskaintza zabalik dago guztientzat, gero berak egingo ditu taldeak, beharren arabera edota haur eta gurasoen arabera.
ResponderEliminarEtorri eta informatu zaitezte esperintzia berri honetaz.