11 urte besterik ez ditu Sara Mantxola oñatiarrak eta dagoeneko egin ditu lehenengo pausuak zinemagintzan; protagonista den "Una caja de botones" film laburrak, Goya sarietarako izendapena lortu du. Otsailaren 13an jakingo da, bada, Oñatira helduko den edo ez sariaren zatitxo bat.
2009ko irailean errodatu zuten Maria Reyesen zuzendaritzapean "Una caja de botones"; Medina del Campo (Valladolid) eta Madrilen izan zen astebeteko errodajea. Alabak (Sara Mantxolak) aitari (Antonio de la Torre) Erregetarako eskatutako oparia ezin egitea da istorioaren abiapuntua.
Filman parte hartzeko proposamena, Sarak egin zion bere aitari, hau da, zinemagintzan eskarmentu handia duen Aitor Mantxolari. Alabaren burugogorkeriaren aurrean, baimena eman zion casting-an parte hartzeko. Esperientzia polita izan dela diote aita eta alabek, nahiz eta hurrengorik izango den galdetzean, erantzun zehatzik ez duten. Ondo egindako lanaren fruitutzat hartu dute Goyatarako izendapena. Enbor bereko ezpala ote? Badirudi baietz.GOIENAtik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario