Andoni Egañak euskararen eguneroko erabilera izango du hizpide Zuazola-Larraña institutuan
2011-01-31 11:32:07 Larraitz Zeberio
5. Kultura Hamabostaldiaren barruan askotariko ekintzak antolatu dituzte Oñatiko ikastetxean.
Urtarrilaren 26an abiarazi zuten Zuazola-Larraña institutuan aurtengo kultura hamabostaldia; Ikerbasqueko ikertzailea Annick Laruellek zabaldu zuen. Bestelako gaiak ere landu dituzte denbora honetan; bizkar hezurreko lesioen prebentzioa, Naturart proiektua, ikasleendako tailerrak...Eta etortzekoak diren aurpegi ezagunak!
Irati Anda eskalatzaileak bere bizipenen berri emango du urtarrilaren 31ean eta Andoni Egaña bertsolari eta euskararen ikertzaileak euskararen eguneroko erabilera eta ahoskotasuna izango ditu aztergai otsailaren 10ean.
Hamabostaldiari amaiera emateko, berriz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Biarritzeko Malandain balletaren 'Magnifique' dantza ikuskizuna ikustera joango dira institututik.
Ate irekiak
Aurre-matrikulazo sasoia da honakoa eta egunotan egingo dituzte ate irekiak Zuazola-Larraña institutuan. Seigarren mailako ikasleek eta gurasoek otsailaren 3an dute hitzordua. 18:00etatik aurrera ikastetxea ezagutzeko aukera izango dute.
ARGAZKIA:Kultura Hamabostaldiaren aurkezpen ekitaldia.

No hay comentarios:
Publicar un comentario