sábado, 12 de febrero de 2011

Torturaren Aurkako Eguna bihar eta Arrano Eguna


2011-02-12 11:57:01 Jon Berezibar
Bihar, domeka, izango da Torturaren Aurkako eguna, orain dela 30 urte Joxe Arregi torturaz hil zutela gogoan hartuta. Horren harira, tortura salatzeko ekimena egin zuten eguenean Arrasateko Portaloian. Salatzaileek agertu zuten 2010ean "lau egunetik behin torturatua izan" zela eta "XXI. mendean torturak existitzen" duela. Bihar, domeka, berriz, Oñatin mobilizazioak egingo dituzte; 19:30etan giza-katea egingo dute Arrano egunaren egitarauaren barne.

Oñatiko Arrano egunaren egitaraua

9.30tan Etxafleroa eta Santa Mariña plazatik Arranoaitz mendi tontorrera abiatuko dira oinez.
11.30tan Arranoaitz mendi gainean omenaldi txiki bat. Ondoren, txabolan salda eta txorizoa banatuko dute. OHARRA: Kotxean doanak, Korosoko aparkalekuan edo Lizargarateko bidean utzi dezala eskatu dute antolatzaileek.
14:30 Baba-jana
19:30 Giza-katea (plazatik hasita)

No hay comentarios:

Publicar un comentario