jueves, 30 de junio de 2011

Oñati Gipuzkoara sartu zeneko gertaera eramango dute taula gainera



ANABEL DOMINGUEZ - Jueves, 30 de Junio de 2011

Oñatiko historia eta gertaerak gogora ekartzeko helburuarekin, herriko euskara baliatuz, Olaitturri kultur taldeko kideak proiektu berri batean murgilduta daude. San Migel egunean -ordua zehazteke dute- taula gainera igoko dira Anexiñua izenburuko ikuskizuna jendeaurrean aurkezteko. Entseguekin dagoeneko hasiak dira eta apiriletik hona Txantxiku ikastolako aretoan elkartzen dira irailaren 29an dena prest edukitzeko.

Jabier Altubek, Ana Mari Markuletak, Irati Fernandezek, Gaizka Palacinek eta Jabier Atxak komunikabideen aurrean aurtengo an-tzezlanaren xehetasunak eman zituzten astearte arratsaldean kultur etxean egindako prentsaurrekoan. Ikusleek bigarren karlistadaren ondoren herrian sortutako giroa ezagututzeko aukera izango dute: "1845ean Oñati Gipuzkoara sartu zeneko gorabeherak -oñatiarrek eskatu zituzten baldintzak ere azalduko dituzte-, auzotarrek zituzten kezkak eta kaletarren unibertsitatearen aldeko jarrera eramango ditugu oholtzara", zehaztu zuten Atxak eta Palacinek. Beti bezala, Inazio Irizar eta Jerardo Elortza dira testua idatzi eta euskarara egokitu dutenak.

GAZTEEN PARTAIDETZA Makalena elkartean jaiotako Olaitturri kultur taldearen ikuskizunean 60 bat lagun ibiliko dira lanean; horietatik 28 aktoreak izango dira, bost musikariak eta zortzi bertsolariak. Gainera, azken urteetan gazte asko animatu dira herri antzerkietan parte hartzera, "2002tik hona 17 gazte, hain zuzen", aipatu zuen Irati Fernandezek.

Makalenako kideak 1977an hasi ziren ekimen honekin. Ordutik hona eta hiru ziklotan banatuta, benetako istorian oinarritutako hainbat obra antzeztu dituzte, horien artean, Herri ezteia, Txomin Agirreren Garoa 1912, 1542ko Oñatiko hitzarmena eta Anexiñua 1845 (azken hau 2002 eta 2003 urteetan taularatu zuten lehenengo aldiz). Bestalde, eta aurrekoetan bezala, ekitaldian batuko den dirua (borondatea eman ahalko da) Argentinako José C. Paz herrira bideratuko dute Hermansoloña elkartearen bidez.

1 comentario:

  1. ESTIMADOS AMIGOS:
    Solicito mi prelatura del profeta Elias rabino porque tengo mi patriarcado rabino y porque tambien soy el profeta Elias del ecumenismo cristiano eclesiastico por mi prelatura de Moyobamba concedida por la iglesia catolica y porque tambien alcanzamos el ecumenismo cristiano eclesiastico. Tambien solicito la fusion del judaismo rabino con el cristianismo.

    Atentamente:
    Jorge Vinicio Santos Gonzalez,
    Documento de identificacion personal:
    1999-01058-0101 Guatemala,
    Ciudadano de Guatemala de la América Central.

    ResponderEliminar