miércoles, 12 de junio de 2013

KONPONBIDE​AREKIKO ERASORIK EZ, UTZI PAKEAN EUSKAL HERRIA

DATORREN OSTEGUNIAN, EKAINAK 13, ARRATSALDEKO 19.00-ETAN “KONPONBIDEAREKIKO ERASORIK EZ, UTZI PAKEAN EUSKAL HERRIA” LELOPEAN ENKARTELADA OÑATIKO PLAZAN

Datorren urriaren 17an abiatuko da Entzutegi Nazional espainiarraren 35/02 sumarioaren epaiketa. Auzi horretan, ezker abertzaleko 40 militante izango dira epaituak. Ezker Abertzalearen baitan garaturiko lan politikoarengatik izango dira epaituak.




Zalantzarik gabe: epaiketa politiko berri baten aurrean kokatzen gara berriro ere.



Bi arrazoiengatik:



Buruturiko jardun politikoarengatik epaituko dituztelako 40 lagun.



Eta bigarrena eta nagusia: Epaiketa honekin helburu politikoak bilatzen dituelako Estatu espainiarrak.



Zein da helburu hau?



Errepresioaren, indarkeria polizialaren edota espetxe politikaren helburu berbera: Euskal Herrian irekiriko agertoki berria erasotzea; bakearen eraikitzeko prozesuari eraso egitea du helburu epaiketa honek.



Eta zergatik egiten du hori estatuak: zergatik erasotzen dio behin eta berriro bake prozesuari? Beldur izugarria diolako bake eszenatoki berri horri, eszenatoki horretan erabakiko duelako herri honek bere askatasuna, independentziaz.



Epaiketa abiatzeko Entzutegi Nazionalak aukeratuko data ere ez da kasuala:



Aieten buruturiko Nazioarteko Konferentziaren bigarren urteurrenean hasiko da epaiketa. 19 hilabete igaro dira Aietetik. Eta bi urte igarota ezaugarri hauetako makroepaiketarekin, salbuespen politikoko neurri guztiekin jarraitzeak gauza bat uzten du argi: bakearen etsaiak, estatua bera, ez dago blokeo jarrera hutsean: inboluzioaren agenda ipini du martxan. Estatuak ez dauka agenda demokratikorik Euskal Herriarentzat. Hori horrela izanik, euskal herritarrok, bake eta askatasun prozesuaren alde gauden guztiok ere, neurriko erantzuna emango diegu: Herri bezala, arrazoi demokratiko osoz, erabakiak hartuz, aldebakartasunetik.





Herri honek eginda daukalako hautua. Konponbide prozesuari eutsi dio Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialak, nazioarteko komunitatearen eskutik. Bakea eraiki eta askatasuna eskuratzera doa gure herria.



Izan ere, epaiketa eta jazarpen politikoekin jarraitu ahala, Espainiako estatuaren eta euskal herritarren arteko lubakia zabaltzen eta sakontzen doa. Gero eta argiago geratzen delako estatu antidemokratiko honetatik alde egin beharra, independentziaren beharra.



Eta bide horretan, ezinbestekoa izango da ere kalera atera eta mobilizatzea. Kasu honetan epaiketa politiko eta antidemokratiko hau salatzera.



Horregatik, gaurkoan deialdi bat eginez amaitu nahiko genuke: SORTUk deia luzatzen die 40 auzipetuen herrietan eta auzibidean dauden 90 herriko tabernak kokatzen diren herrietan mobilizazioak antolatu ditu Sortuk datorren ostegunerako, hilak 13, "Konponbideari erasorik ez, utzi bakean Euskal Herria" lelopean.







http://youtu.be/VPBZNhklwUw

No hay comentarios:

Publicar un comentario