viernes, 21 de febrero de 2014

Oreki Gipuzkoa


 OK MAGAZINEA
Asteburuan abiatuko da Oreki Gipuzkoaren denboraldi berria
 Afizionatu mailako txirrindulariak errepidean jarriko dira
Denboraldi amaieran profesional mailara jauzia egiteko ahalegina zapuztu ondoren, Jon Odriozola oñatiarrak denboraldi berri bat hasiko du asteburuan afizionatu mailako Gipuzkoa taldeko zuzendari gisa. Beteranoek duten esperientzian oinarria jarrita, fitxaketa interesgarriak eginez, talde oso lehiakorra osatu du txantxikuarrak aurtengo denboraldirako.

Estatu mailako probarik garrantzitsuenetan arituko dira eta eskuartean duten egutegiak errepidean distira egiteko aukera emango dio talde Gipuzkoarrari. Estatu mailako probarik entzutetsuenetan aritzeaz gain (Copa España, Lehendakari eta Euskaldun), aurten mugak zabaldu eta atzerrian lasterketa bat edo beste egiteko aukera izango dute.

Talde indartsua

Iaz kategoriako gizonik indartsuenetariko bat izan zen Beñat Txoperena galdu eta Joseba Del Barriok ere, Frantzia aldean arituko den arren, bloke oso indartsua osatu du Gipuzkoak. Pelotoi amateurreko erreferentzietako bat izan daiteke Odriozolaren taldea, zalantza izpirik gabe. Hutsune horiek ondo bete ditu, eta garaipenerako lehian ibili daitezkeen txirrindulari garrantzitsuak gehitu ditu taldera Orekik. Julen Mitxelena izango da erreferente nagusia, baina oso gertutik jarraitu beharko da Ibai Daboz Lezoko txirrindulariaren lana, iaz denboraldi bikaina egin baitzuen.

Aritz Bagües Euskadi Fundaziotik, Jon Ander Insausti Caja Ruraletik eta Alain Gonzalez Naturgas Energiatik datozen hiru txirrindulariak dira fitxaketarik esanguratsuenak. Hauen gaztetasun eta indarrak, eta izen gutxiago duten beste fitxaketen ilusioak, taldeari lehiakortasun handia emango diote. Guztira 15 txirrindulari izango ditu bere esanetara Odriozolak.

Hiru Oñatiar afizionatu mailan

Duela aste batzuk aurreratu genizuen moduan (ikus albistea), Oreki Gipuzkoak bi txirrindulari Oñatiar izango ditu aurtengo denboraldian. Aitor Umerez eta Iñaki Mugarza. Umerezentzat bere bigarren denboraldia izango da Gipuzkoako taldean eta Mugartzak berriz, iaz Dorletako taldean korritu ondoren, aurten egingo du estreinaldia Odriozolaren taldean. Bestalde Mikel Fernandezek ere indepenediente moduan korrituko du, Aloña Mendiren Babesarekin.

Hiru txirrindulariek asteburuan emango diote hasiera aurtengo denboraldiari. Aitor Umerezek bihar Zumaian eta igandean, Don Benitoko (Badajoz) Guadianako Sari Nagusiaren 48. edizioan parte hartuko du. Beste biek (Mugarza eta Fernendezek), Gipuzkoako bi probatan lehiatuko dira asteburuan. Zumaian larunbatean Euskaldun mailako denboraldiko aurreneko proba egingo da eta igandean berriz, Lehendakari maila, Soraluzeko probak zabalduko du.

Afizionatu mailan ariko diren lau oñatiarrak

† Felisa Dorronsoro.


foto 


20/02/2014.
FELISA DORRONSORO ETXEBERRIA.
88 URTE

jueves, 20 de febrero de 2014

OÑATIO INAUTERIAK 2014

La Banda anticipa el Carnaval23 de febrero. Concierto de carnaval de la Banda, a las 12.45 horas en Santa Ana.
27 de febrero. Fiesta de Jueves Gordo en Pake Leku. A partir de las 18.00 horas bocadillos de chorizo, cánticos y baile de disfraces.
28 de febrero. Por la tarde, desfile de disfraces por las calles de los escolares de Txantxiku Ikastola, y fiesta de caldereros de los alumnos de Errekalde Urgain en el patio del centro. Por la noche, a las 22.30, Tanttaka podrá en escena '7 aldiz elur' en Santa Ana Antzokia.
1 de marzo. A partir de las 11.30 horas, y durante todo el día representación folclórica del 'Carnaval de Oñati' por las calles. La representación final tendrá lugar a las 20.00 horas en la plaza. De 18.00 a 20.00 fiesta DJ en el gazteleku.
2 de marzo. Representación del carnaval de Luzaide a cargo de Oñatz, desde las 18.30 horas.
4 de marzo. Por la mañana desfile de los escolares de Elkar Hezi. Por la tarde, a las 17.00, espectáculo infantil de los payasos Kuko, Truku eta Bolenwaider en el gazteleku. A partir de las 18.00 horas chocolatda solidaria del grupo de las misiones en la plaza. De 18.00 a 20.00 romería con Joselu Anaiak. A las 18.30 txorimalos.

YASUNI. DOS SEGUNDOS DE VIDA


Sesion de Cine-club


20/02/2014.
Kultura etxeko zine aretoan 
  20:00

YASUNI. DOS SEGUNDOS DE VIDA
 | Con motivo de las XVIII Jornadas sobre medioambiente
 Yasuni.jpg
Largometraje documental de 93 minutos (Co-Producción: YETI FILMS y WILDWORKS PRODUCTIONS de Ecuador • IZP PRODUCTIONS de USA • HITBOX de Austria), dirigido por Leonardo Wild y producido por Yeti Films, con el que pretendemos mostrar tanto a nivel nacional como internacional la propuesta ecuatoriana de dejar el crudo en el suelo.La realidad local, lniciativa Yasuní-ITT, y los diferentes puntos de vista de actores y habitantes de la zona, giran alrededor de este planteamiento único en el mundo.

Bost dominarekin etorri da Josune Odriozola Valentziatik

 Oihana Elorza 2014-02-20 12:54   Kirola  Oñati
"Oso pozik etorri nintzen Valentziatik, bai. Sekulako asteburua egin genuen eta emaitza oso onak lortu. Martxoaren bukaeran Madrilen jokatuko da Espainiako beste txapelketa bat eta hara joateko entrenatzen jarraituko dut", dio Josune Odriozola igerilari oñatiarrak, pozik. 
 
 
Josune Odriozola igerian (Argazkia Josu Arenazarena da)eyenda


Bost domina lortu zituen Josune Odriozolak Espainiako txapelketaren barruan jokatu ziren azken probetan, urrezko bi eta zilarrezko hiru. Otsaileko bigarren asteburuan jokatu zituen, Valentzian. "Euskal Herritik zazpi lagun joan ginen. Batzuk esperientzia handiago genuen txapelketetan besteak baino, baina oso ondo aritu ginen denok. Taldeko lanean ere bai", dio igerilariak.
Guztira bost proba egin zituen Valentzian jokatutako txapelketa horretan: 400 eta 100 metro librean, 100 metro tximeletan, 200 metro estiloan eta 4x50 metroko errelebo proba bat. Urrezko dominak 400 metro librean eta 200 metro estiloan irabazi zituen, eta beste hiru probetan, zilarrezkoa. Erreleboko proban, Konporta taldearekin lehiatu zen.

Artza eta Almerich

Martxoaren 29an eta 30ean Madrilen jokatu den Espainiako txapelketako beste proba batzuetan du orain burua Odriozolak. "Beste bost proba ezberdin aukeratu ditut Madrilerako eta horiek prestatzen nabil orain", dio igerilariak.
Zubikoako igerilekuan egiten ditu entrenamenduak Odriozolak, Artzaren eskutik. Goizeko 06:00etarako joaten da aste barruko bost egunetan, eta ordu t'erdiz entrenatzen du. 40 bat gaztetxok entrenatzen dute ordu horretan kiroldegiko igerileku handian. Artzaz gain, baina, badu beste entrenatzaile bat Odriozolak. Jabi Almerich da eta kanpoko probetan haren aginduetara egoten da. "Oinarrizko entrenamendua eta prestaketa, baina, Oñatin egiten dut", dio. Itsasoko zeharkaldiak ere egiten ditu, "baina ez du zerikusirik, askoz lasaiagoak dira proba horiek".
Batxilergo mailako ikasketa egiten dihardu 18 urte dituen gazte oñatiarrak. Azterketak ditu orain eta eguna motz gelditzen zaio. "Ingelesera ere joaten naiz, baina ez dut beste ezertarako astirik", zehaztu du.

Paralinpiar Jokoak

Bi urte barru, 2016an, jokatuko dira Paralinpiar Jokoak Brasilen, eta hara joatea gustatuko litzaioke. "Ederra izango zen, bai. Oraindik, baina, urruti ikusten dut hori. Auskalo".

Pistetako probetatik, errepideko lasterketetara

 Oihana Elorza 2014-02-20 15:00   Kirola  Oñati
Julen Umerez Espainiako txapelketan, Segorben (Castellon).
Espainia eta Frantziako ziklokros txapelketetan hartu dute parte Arrikrutz-Aloña Mendikoek eta lehen bost postuetan sailkatu ziren.

Denboraldi berriko taldeak aurkeztu ditu Aloña Mendiko Txirrindularitza sailak. Izan ere, udaberriarekin batera, errepideetako lasterketen egutegia izango dute aurrerantzean txirrindulariek. Horietako batzuk pistetako lasterketak alde batera utzi eta asfalto gaineko probetara pasako dira. Gogotsu eta indartsu.

Lehen bost postuetan

Izan ere, ziklokros denboraldi oso ona egin dute Arrikrutz-Aloña Mendi taldeko txirrindulariek. "Julen Umerezek Espainiako txapelketan hartu du parte Euskadiko selekzioarekin. Horrez gain, Umerezek berak, Ekaitz Txintxurretak eta Xabi Murgiondok Frantziako txapelketan izan ziren, Landetan, Gipuzkoako selekzioak deituta. Lehen bost postuetan sailkatu ziren hirurak", kontatu du Ruper Arkauz prestatzaileak. "Talde txikia dugu, baina maila altukoa. Selekzionatzailea bera etorri zen guregana. Txirrindulari gehiago ere eraman gura zituen, baina ezin", jarraitu du.
Txirrindularien jarrera, gogoa eta ahalegina azpimarratu gura izan ditu Arkauzek: "Ez ditugu egutegiko lasterketa guztiak egin, aukeratutakoak baizik. Oso ondo ibili dira, disfrutatu egin dute, eta hori oso garrantzitsua da. Zoriondu egin gura ditut denak". Denboraldia bukatzeko, Arrikrutzeko kobetara bisita egin zuten txirrindulariek, gurasoek eta zuzendaritzako kideek, eta elkarrekin bazkaldu zuten gero.

miércoles, 19 de febrero de 2014

Oreki Gipuzkoa


Oreki Gipuzkoa: un gallinero bien organizado

 

E l Pelotón

Tras un final de temporada en el que el equipo de Odriozola se esforzó para dar el salto al profesionalismo, el Gipuzkoa afronta una nueva temporada con un bloque competitivo, apoyado en la veteranía y la experiencia que tantas alegrías le ha dado en el pasado. Con un calendario en el que poder lucirse, en el que se incluyen las pruebas más importantes del panorama nacional, Copa de España, Torneo Lehendakari y Torneo Euskaldin, el conjunto de la Fundación Oreki tiene entre manos la posibilidad de ampliar horizontes y disputar alguna carrera en el extranjero.
Si bien es cierto que han perdido a uno de los integrantes más competitivos de la categoría, Beñat Txoperena, al que debemos añadir la marcha de Joseba Del Barrio al ciclismo francés, la formación gipuzkoana ha sabido reforzarse de manera efectiva. No solo porque han suplido estas bajas, también porque han conseguido abrir su abanico de posibilidades para la lucha por el triunfo. Mantienen a Julen Mitxelena como eje principal del equipo, sin olvidarnos de uno de los corredores que más se dejó ver durante la temporada, el corredor de Lezo, Ibai Daboz. Gracias a los fichajes, el Gipuzkoa gana un potencial que les coloca entre los favoritos como mejor combinado amateur del 2014. Las llegadas de Aritz Bagües tras su paso por la Fundación Euskadi, de Jon Ander Insausti, que vuelve a casa tras un año sin muchas oportunidades en el Caja Rural – RGA, y del joven Alain González, procedente del Naturgas Energía, aportan un soplo de aire fresco al equipo. Junto a ellos, corredores de todo tipo que un año más nos depararán más de una sorpresa en la carretera.
Ciclista Año Procedencia
Aritz Bagües 1989 Euskadi
Sergio Rodríguez 1992 Seguros Bilbao
Alain González 1992 Naturgas Energía
Jon Ander Insausti 1992 Caja Rural – RGA
Asier Gandarias 1992 Caja Rural – RGA
Iñaki Mugarza 1994 Dorletako Ama
Asier Maeztu 1977 -
Julen Mitxelena 1989 -
Unai Intziarte 1991 -
Ion Iriarte 1991 -
Ibai Daboz 1991 -
Jon Eizagirre 1992 -
Urtzi Bagües 1993 -
Eneko Lizarralde 1993 -
Aitor Umerez 1993 -
Líderes
Julen Mitxelena es, por experiencia tanto en la categoría como en el conjunto, el corredor más destacado del Gipuzkoa. Su gran año, donde se mostró regular de principio a fin, obteniendo el quinto puesto en la clasificación de la Copa de España, así como el tercero en el Torneo Euskaldun, nos da una idea de la solidez que muestra en carrera el corredor de Oiartzun. Los años no pasan en balde, y en este 2014 Julen debe dar ese pasito adelante para seguir la marcha que han impuesto otros oponentes que han conseguido cambiar de categoría.
Outsiders
Como hemos comentado anteriormente, los gallos en el corral de Odriozola y Aranberri se han multiplicado. Desde Jon Ander Insausti hasta Alain González, pasando por Aritz Bagües, el repóquer de líderes de la formación vasca parece destinada a liderar las diferentes pruebas. Tras una espléndida temporada en 2012, Insausti ha pasado por el Caja Rural – RGA sin pena ni gloria. Vuelve con ganas de resarcirse y mostrar su valía, y su temporada de ciclocross así lo demuestra. También será importante la incorporación de Aritz Bagües, que cuando parecía que empezaba a despegar en profesionales, ha sufrido este varapalo que le obliga a recalificarse en una categoría donde debe ser un corredor referente. Por su parte, Alain González, subcampeón el año pasado del Torneo Lehendakari por detrás del ahora profesional, Jaime Rosón, ficha para reivindicar la línea ascendente que está trazando los últimos años. Una vez más y de forma menos sonora, Ibai Daboz tendrá su peso en el equipo, merced a su gran campaña en 2013, donde obtuvo tres victorias para el equipo.
Por Borja Iturria (@biturr7) y Ángel Vivar (@Lejotinho)