lunes, 10 de marzo de 2014

RITXAR FERNANDEZ GARAILE

 OKMAGAZINEA
 RITXAR FERNANDEZ GARAILE BEASAINEKO HERRI LASTEKETAN
2014-03-10 10:48:25
Azkoitia-Azpeitia eta Martin Fiz Maratoia prestatzen diardu

Atzo goizean Beasaingo IV. Herri Lasterketa jokatu zen. Giro beroa etsai izan zuten bertaratu ziren korrikalari guztiek eta parte hartu zuten 244 korrikalarien artean, Ritxar Fernandez oñatiarra izan zen azkarrena. Helmuga lehen postuan zeharkatu zuen La Blanca taldeko korrikalariak 47:35 kronoa markatuz.

Oñatiko korrikalari beteranoak lasterketa bikaina osatu zuen atzo goizean Beasainen. Proba hasieratik garbi utzi zuen garaipenerako hautagaitzan sartuko zela, izan ere, lehen kilometrotik oso indartsu hasi zen oñatiarra. 14 kilometroko proba izanik, erritmoa ondo neurtzea garrantzitsua zen eta atal hori oso ondo menderatu zuen Fernandezek.

Hasieran, Patxi Urizar, Jose Antonio Blanco eta Unai Señoran izan ziren Fernandezen bidelagun lasterketa buruan, baina kilometroek aurrera egin ahala, inor ez zen oñatiarraren erritmoa eusteko gai izan. Urizar izan zen erritmoa jaitsi behar izan zuen lehena. Horren ondoren Blancok ere amore eman zuen eta azkenik, 9. kilometro inguruan, Unai Señoran izan da Fernandezen erritmoari eutsi ezinik gelditu dena.

Azken 5 kilometroak beraz, lasterketa buruan osatu zituen Fernandezek eta helmugan 9 segunduko aldea atera zion gerora bigarren sailkatua izan zen Unai Señoran Irurako korrikalariari. Podiumeko hirugarren postua Jose Antonio Blancorentzat izan da. Sailkapen ofizialak hemen.

Gogotsu helburu berriak gertatzen

Fernandezek adierazi duenez, oso pozik dago  atzoko garaipenarekin, baina lasterketa "zaila" izan dela ere onartu du. "Haize ufada eta bero handia izan dugu aurkari eta horrek asko gogortu du lasterketa". Fernandez, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia eta Maiatzaren 11ko Martin Fiz maratoia gertatzen ari da eta azken entrenamendu asteak zailak izan diren arren, atzoko garaipenak lanean gogor jarraitzeko motibazioa emango diola adierazi digu.
Fernandez, helmuga lehen postuan zeharkatzen. Argazkia: C.A. La Blanca

STEE-EILAS

STEE-EILASek Ibilaldiaren data aldatzeko eskatzen dio
Ikastolen Elkarteari



Ikastolen Elkarteak Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatu behar den egun
berean, ekainaren 1ean, Ibilaldia antolatzeko erabakia hartu du. Honek
sortutako polemikaren aurrean, STEE-EILAS sindikatuak honakoa adierazi nahi
du:
-Ez dela onargarria, inondik inora, gure erkidegoko Euskal Eskola Publikoaren
jaiaren egun eta lurralde berean beste eskola-jaia ospatu nahi izatea.
-Ez dela errealista jai biak egun berean ospatzeak bestelako eraginik izango ez
duela adieraztea.
-Ikastolen Elkarteak presaz eta sentsibilitate faltaz jokatu duela, bere
erabakiaren ondorioz polemika izugarria sortu baitu.
- Ulertezina deritzogula Ikastolen Elkarteak EHIGErekin, Euskal Eskola
Publikoaren jaiaren antolatzaileekin, akordiorik lortu gabe, eta beraz hauen
oniritzi gabe, bere erabakia hartu izanari.
- Ez dela zilegia Ikastolen Elkarteak bere arazoak hezkuntzako beste eragile
bati kalte eginez konpondu nahi izatea. EHIGE-k bere kexak plazaratzea
erabat ulergarria da.
- Garaiz gaudela arazoa konpontzeko, beti ere, Euskal Eskola Publikoaren
jaiarekiko eta horren antolatzaileekiko errespetutik abiatuz.
Norbanakoaren interesen gainetik, hezkuntza eragile guztiok behartuta gaude
erkidegoko hezkuntza sistemari tentsioa ekar diezaiokeen edozein gertakizun
baretzera. Honengatik guztiagatik, STEE-EILAS dei egiten dio Ikastolen
Elkarteari bere erabakia berriz aztertzeko. Edozein modutan, irtenbideak ez
ditu Euskal Eskola Publikoko jaiaren antolatzaileen interesak kaltetu behar.
2014ko martxoak 7


STEE-EILAS pide a la Federación de ikastolas que modifique
la fecha de Ibilaldia


Ante la polémica generada por el hecho de que la Federación de Ikastolas haya
hecho coincidir el Ibilaldia con la Fiesta de la Escuela Pública Vasca que estaba
anunciada para el próximo 1 de junio el próximo, el sindicato STEE-EILAS,
desea manifestar lo siguiente:
-Que no es de ninguna manera aceptable que se pretenda hacer coincidir en
fecha y territorio con el día de la Escuela Pública Vasca en la CAV otra fiesta
escolar.
-Que no es realista manifestar que el hecho de hacer competir las dos fiestas
no vaya a tener ninguna transcendencia.
-Que la Federación de Ikastolas ha actuado con precipitación y falta de
sensibilidad al abrir una polémica de este nivel.
-Que resulta incomprensible que la Federación de Ikastolas haya anunciado su
decisión sin acuerdo ni consentimiento previo de EHIGE, organizadora de la
fiesta de la Escuela Pública.
-Que no es lícito que la Federación de Ikastolak solucione su problema
perjudicando a otro colectivo. Es perfectamente comprensible el malestar
manifestado por EHIGE.
-Que todavía estamos a tiempo de que se solucione el problema, siempre
partiendo del respeto a la fiesta de la Escuela Pública y a quienes la organizan.
Por encima de legítimos intereses particulares, los diferentes agentes
educativos estamos obligados a contribuir a evitar cualquier circunstancia que
aporte tensionamiento en el sistema educativo vasco. Por todo ello, STEEEILAS
solicita a la Federación de ikastolas que reconsidere su posición y
busque una solución alternativa que, en todo caso respete los intereses de
otras organizaciones.
7 de marzo de 2014

DIRU LAGUNTZAK

  EMAKUMEEI BIDERATUTAKO DIRU LAGUNTZAK ONARTU DITUZTE.

Irati Goitia 2014-03-10 13:25  Oñati
Oñatiko Udalak otsaileko osoko bilkuran aho batez onartu zuen honakoa: bizikidetza unitatea hautsita eta errenta eta sarrera urriak izanik familia kargak dituzten emakumeei diru laguntzak ematea. Horretaz gain, emakumearen aurkako biolentziari buruzko gida bat ere argitaratu dute.
Egubakoitzean egin zuten prentsa-aurrekoan eman zituzten egitasmoaren xehetasunak.

"Krisiak eta pobreziak denoi eragiten digun arren, denongan ez ditu ondorio berak. Izan ere, azken urteetako datuek argi utzi dute emakumeengan askoz ere eragin handiagoa duela", adierazi du Maialen Urzelai, Berdintasun batzordeburuak. Horretaz gain, gaineratu du emakumeen langabezia tasa gizonena baino altuagoa dela. Zehazki, Emakundek emandako datuen arabera, pobrezia arriskuan dauden pertsonen %80 emakumezkoak dira. Bestalde, enpleguaren suntsiketak emakumeari gehiago eragin diela ere badio Urzelaik, "gauzak horrela, hainbat kasutan emakumeen menpekotasun ekonomikoa sortzen da".

Menpekotasun ekonomikoa

Menpekotasun hori saihestu nahi da diru laguntza hauekin. Kasu zehatzak ere aipatzen ditu Urzelaik: "Arazoak areagotu egiten dira banaketenik. Izan ere, hilabeteak pasatzen dira banantze eskaria egiten denetik tramite guztiak egin arte. Ohikoa izaten da hiru hilabetean gurasoak neurri judizial baten menpe ez egotea". Era berean, alargun-pentsioa onartu arte alarguna babes ekonomikorik gabe gelditu daiteke denbora batez. Ahal den heinean, egoera horiek arindu eta bazterkeria-arriskua saihesteko asmoz sortu dira laguntza hauek. Neurria diskriminazio positibo bezala ulertu behar dela dio.

Eskariak egiteko

Eskariak Berdintasun Sailean tramitatu beharko dira (Bidebarrieta 12). Eskaria egiteko inprimaki ofiziala bulego horietan eskuratu ahal izango da. Onuradunen kasuak banan-banan aztertuko dira. Emandako dirua eguneroko gastu arruntak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Nolanahi ere, eskatzaileek betebehar batzuk ere onartu beharko dituzte, besteak beste: gizarte zerbitzuetako teknikariekin batera autonomia eta ahalduntze prozesuari heltzeko plan bat adostea berarentzat eta familiarentzat.

Gida eta sexologia aholkularitza

Egubakoitzean egin zuten prentsa-aurrekoan eman zituzten diru languntzen inguruko xehetasun guztiak. Emakumearen aurkako biolentziari buruzko gida bat ere kalertau du Udalak eta hori ere aurkeztu zuten. Bestalde, sexologia aholkularitza zerbitzua ere inauguratu zuten. Egubakoitzero eskainiko da zerbitzu hori 17:30etatik 19:30etara.

EUSKAL HERRIKO INFANTIL TXAPELKETA

 EUSKAL HERRIKO INFANTIL TXAPELKETA TOLOSAN IZAN DA
  Xabier Infante Borinaga 2014-03-09 18:55

Xabier Infante Borinaga

Aloñako entrenadorea (igeriketa)
Euskal Herriko infantil txapelketa Tolosan izan da eta Aloñako 3 igerilarik parte hartu dute. Nerea Diaz 2000.urtekoa txapelduna izan da 200 m.bizkarrean eta 2.sailkatua 100 m.libreak eta 100 m.bizkarrean. Eric Ugarte 1998 urtekoa 400 m.libreak 8.sailkatu da eta 200 m.libreak 6.sailkatu da ere. Enaitz Ibabe 1999 urtekoa bere markak ondu ditu. txapelketa ona izan dela esan daiteke eta uda partean hobea izateko bihar bertan entrenamientoak hasiko dira

† Lorenza Anduaga

 (Felipe Otamendi-ren alarguna)

foto 

8/03/2014

LORENZA ANDUAGA MADINA

87 URTE


domingo, 9 de marzo de 2014

XXXIV. PREMIO AZPEITIA

http://www.gtxe.org/fotos/2014_h/azpeitia080314_005.JPG?s_ANIO=2014&ID=1471 8/03/2014


1-JOKIN ALBERDI.
2-AITOR ZURDO.
3-IÑIGO ETXARRI
4-ANER AMONARRITZ
5-IKER IMAZ
9-XABIER MURGIONDO.
24-ANDER GARTZIA.
44-BEÑAT ORMAETXEA
45-EKAITZ TXINTXURRETA.