miércoles, 3 de agosto de 2016

JULEN OTERO

2/08/2016.

Mikel Fernandez Guridi 
Sekulako tenporada bukaeria Julen Otero-n partetik, azkenengo 4astetan podiumetik bajau barik. Arrasaten 3., Ordizin 2., Azpeittin 3. eta gaur kadete tenporadia bukaketako Mutilvan jokatutako azkenengo karreran 2. Zorionak!!! Aloña Mendi Txirrindularitza

https://www.facebook.com/mikel.fernandezguridi/videos/1045137295540202/

lunes, 1 de agosto de 2016

Euskal selekzioaren aldeko mendi martxa


ESAITek antolatutako mendi martxaren eguneko etapa Oñatin bukatuko da (Segura-Oñati)
Eguneko ibilaldian parte hartzeko, autobusa jarriko da Segurara joateko
Partaideek, kiroldegian egingo dute lo 
Hurrengo egunean, Oñati-Leintz Gatzaga etapa osatuko da

Seguratik Oñatirako ibilbidearen perfila (Aloña Mendiko mendi saila) |

II. Familiarteko Triatloia eta II.Akuatloia


Igande honetan II. Familiarteko Triatloia eta II.Akuatloia antolatu ditugu, goizeko 11:00 etan triatloia eta arratsaldeko 16:00etan akuatloia. Busti Zaitez eta parte hartu !!!!

Este domingo hemos organizado el II. Triatlon Familiar y el II Acuatlón. A las 11:00 de la mañana se dará inicio al triatlón y a las 16:00 de la tarde el acuatlón. Mójate y participa !!!!!




AGOSTO/ABUZTUA.

2-MENDI MARTXA.
5,6,7,10-SAN LORENTZO JAIXAK.
15,16-URREXOLAKO JAIXAK.
17-MENDI MARTXA.
2627,28.BIDEBARRIETAKO JAIXAK.

BIDEBARRIETAKO JAIXAK 2016.

Bidebarrietako jaixak egingo dira aurten lehen aldiz. Abuztuaren 26tik 28ra
Egubakoitza 26:
17:00 Jaien hasiera.
18:00 Txorimaloak.
19:00 Luntxa Errementari plazan.
22:30 Kontzertuak. Arkaiko eta Otsein taldeak.

 Resultado de imagen de cabezudos oñati
Zapatua 27:
16:00 jolasak.
17:00 Futbolin txapelketa.
22:30 DJ jaialdia.
04:00 Gau pintxopotea + Mozkor olinpiadak.

Domeka 28:
19:00 Antzerkia, Malas Compañias taldearen Letter antzezlana (Foruen enparantzan).
20:30ean Bertso saioa.
22:00 Sari banaketa.
00:00 Jaien amaiera.

AGOSTO/ABUZTUA.

2-MENDI MARTXA.
5,6,7,10-SAN LORENTZO JAIXAK.
15,16-URREXOLAKO JAIXAK.
17-MENDI MARTXA.
2627,28.BIDEBARRIETAKO JAIXAK.

Biain-Irazustabarrena txapeldun

ok magazinea

2016-07-26 08:37:42
FINALEKO PILOTARI ONENAREN SARIA ERE IRABAZI ZUEN OÑATIARRAK
Biain-Irazustabarrena txapeldun, Errenteriako pilota txapelketan
Biain eta Irazustabarrena txapelarekin.
Ander Biain oñatiarra eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak, Errenteriako binakako pilota txapelketa irabazi dute. Ostiralean jokatu zuten finalean 22-17 emaitzarekin nagusitu ziren Orbegozo-Gaskue bikotearen aurrean. Jubenil mailako txapelarekin batera, finaleko pilotari onenaren saria ere eskuratu zuen aurrelari oñatiarrak.

Ander Biain pilotari oñatiarra udako hainbat txapelketa jokatzen ari da denboraldiko azken txanpa honetan. Azken asteetan esaterako, Errenteriako J.A. Zuloaga Memorialean aritu da Aratz Irazustabarrena alegiarrarekin batera. Txapelketan zehar jokaturiko partida guztiak irabazita, merezimendu osoz eraman dute txapela etxera. Final laurdenetan, erraz hartu zuten mendean Ugalde eta Jauregi (22-7). Final erdietan, 22-16 irabazi zieten Oiarbide eta Usandizagari eta ostiral arratsaldean jokatu zuten final nagusian ere, garaile izan ziren.

Finala arraroa izan zen. Urduritasunak jota edo, akats dexente ikusi baitziren. Hasieran kosta egin zitzaien partidan sartzea eta 11nako berdinketa arte, atzetik joan ziren markagailuan momentu gehienetan.

Biainean sakea erabakiorra

Hortik aurrera baina, Aloña Mendiko pilotariaren sakea erabaiorra izan zen. Horrek konfidantza eman zion eta oñatiarra, erabakiorra izan zen aurreko koadroetan. Azkenean, Orbegozo-Gaskue baino hobeak izan ziren eta 22-17 emaitzaz irabazi zuten finala.

Bianek txapelketa borobila jokatu du eta gazte mailako txapela irabaztearekin batera, finaleko pilotari onenaren saria ere eraman zuen.