lunes, 1 de agosto de 2016

Biain-Irazustabarrena txapeldun

ok magazinea

2016-07-26 08:37:42
FINALEKO PILOTARI ONENAREN SARIA ERE IRABAZI ZUEN OÑATIARRAK
Biain-Irazustabarrena txapeldun, Errenteriako pilota txapelketan
Biain eta Irazustabarrena txapelarekin.
Ander Biain oñatiarra eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak, Errenteriako binakako pilota txapelketa irabazi dute. Ostiralean jokatu zuten finalean 22-17 emaitzarekin nagusitu ziren Orbegozo-Gaskue bikotearen aurrean. Jubenil mailako txapelarekin batera, finaleko pilotari onenaren saria ere eskuratu zuen aurrelari oñatiarrak.

Ander Biain pilotari oñatiarra udako hainbat txapelketa jokatzen ari da denboraldiko azken txanpa honetan. Azken asteetan esaterako, Errenteriako J.A. Zuloaga Memorialean aritu da Aratz Irazustabarrena alegiarrarekin batera. Txapelketan zehar jokaturiko partida guztiak irabazita, merezimendu osoz eraman dute txapela etxera. Final laurdenetan, erraz hartu zuten mendean Ugalde eta Jauregi (22-7). Final erdietan, 22-16 irabazi zieten Oiarbide eta Usandizagari eta ostiral arratsaldean jokatu zuten final nagusian ere, garaile izan ziren.

Finala arraroa izan zen. Urduritasunak jota edo, akats dexente ikusi baitziren. Hasieran kosta egin zitzaien partidan sartzea eta 11nako berdinketa arte, atzetik joan ziren markagailuan momentu gehienetan.

Biainean sakea erabakiorra

Hortik aurrera baina, Aloña Mendiko pilotariaren sakea erabaiorra izan zen. Horrek konfidantza eman zion eta oñatiarra, erabakiorra izan zen aurreko koadroetan. Azkenean, Orbegozo-Gaskue baino hobeak izan ziren eta 22-17 emaitzaz irabazi zuten finala.

Bianek txapelketa borobila jokatu du eta gazte mailako txapela irabaztearekin batera, finaleko pilotari onenaren saria ere eraman zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario