2016-08-08 13:47 KIROLA ARRASATE DEBAGOIENA OÑATI BERRIAK
Gaur, abuztuak 8, Rio De Janeiroko Joko Olinpikoetara bidean dago Aitor Biain kazetari oñatiarra. Abuztuaren 15era arte egongo da bertan, Basque Team taldeko kirolariei gertuko jarraipena egitera. Brasil aldera joan aurretik berarekin egon gara bertan izango dituen eginbeharrak zeintzuk izango diren jakiteko.
Abuztuaren 5ean hasi ziren Rio de Janeiroko Joko Olinpikoak. Debagoienak ez du ordezkaririk izango kirolarien artean, baina eskualdeko berriemailerik ez da faltako Brasilen. Izan ere, Basque Team taldeak bi kazetari debagoiendar fitxatu ditu euskal kirolariei gertuko jarraipena egiteko. Uxue Otxoa kazetari arrasatearra irailaren 7tik 18ra iraungo duten Joko Paralinpikoetan arituko da lanean eta Aitor Biain oñatiarra, berriz, gaur, abuztuak 8, abiatu da Riora.
No hay comentarios:
Publicar un comentario