sábado, 24 de diciembre de 2016

Olentzero eta Mari Domingin

GOIENA

Umeen gutunak jaso dituzte Olentzerok eta Mari Dominginek

Oihana Elortza 2016-12-24 21:32  OÑATI
Olentzero eta Mari Domingi kalez kale ibili dira Jose de Azpiazu musika eskolakoen, Irazanekoen eta Haitzondo kuadrillakoen laguntzarekin. Foruen plazara heldutakoan ume eta guraso asko zituzten zain. Ilara handiak egin dira baina guztiekin egoteko tartea artu dute Olentzerok eta Mari Dominginek. Musika bandako lagunek Gabon kantuak jo dituzte bitartean kontzejupean.
Olentzero eta Mari Domingiren altzoan jartzeko aukera izan dute umeen Foruen plazan 

miércoles, 21 de diciembre de 2016

Xabi Murgiondo eta Garazi Erostarbe

OK MAGAZINEA

2016-12-21 14:47:04
XABI MURGIONDO ETA GARAZI EROSTARBEK RANKING-EKO 3. POSTUA ESKURATU DUTE
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, bi oñatiar saritu ditu
Xabi Murgiondo eta Garazi Erostarbe txirrindulariak albiste izan dira beste behin. Denboraldia amaituta, sasoi berrirako prestaketa lanak egiten ari diren honetan, Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren errekonozimendua jaso berri baitute. 2016 denboraldiko hirugarren ziklista onenak izan dira gazte eta kadete kategorietan hurrenez hurren.

Urte borobila osatu dute Xabi Murgiondo eta Garazi Erostarbe txirrindulariek. Lehenak, sekulako denboraldia burutu du gazte mailako azken denboraldian. Lau garaipen eta zortzi podiumekin -50 lasterketetan-, inoizko sasoirik onena osatu du. Emaitza hauek, afizionatu mailako talde indartsuenetariko batera salto egiteko aukera eskaini diote Murgiondori. Urtarriletik aurrera, Ampo taldeko ziklista izango baita txantxikuarra.

Caja Ruraleko emakumezkoa ere, ez da atzean gelditu. Burgoseko itzulian, hirugarren izan zen estreineko etapan eta itzuli amaieran, podiumeko postu hori mantentzea lortu zuen. Uztailean berriz, Euskaldun txapelketako Larrabasterrako sari nagusian ere brontzezko garaikurra lortu zuen eta egun bat geroago, erlojupeko Euskadiko azpitxapeldun bilakatu zen Iturmendin (Nafarroa). Uztailean, Gipuzkoako errepide gaineko txapelketa irabazi zuen eta bere azken lorpena, denboraldi hasiera honetan lortu du. Izan ere, duela hilabete pasa, Arrasaten jokatu zen Gipuzkoako ziklo-kros txapelketan, gazte mailako txapela irabazi baitzuen.

Erregulartasun honi esker, Euskadiko ranking-eko hirugarren ziklista onenak izan dira gazte mailako Euskal Herria txapelketan Xabi, eta kadete mailako Euskaldun sarian Garazi. Larunbat goizean egin zuen federazioak urte amaierako sari banaketa ekitaldia eta bi txantxikuarrek, ondo merezitako saria eskuratu zuten Donostian. Zorionak!

Murgiondo eta Erostarbe saria jasotzen. Argazkiak: www.fvascicli.eus

AHORA SÍ, ANTES NO

CINE CLUB

22/12/2016.
Ahora-si-antes-no.jpg

AHORA SÍ, ANTES NO




Sinopsis
Un director de cine independiente sale a cenar y se encuentra con una pintora. A partir de ese instante, las cosas empezarán a cambiar. 

Herritarren kolaborazioa eskatu dute San Martingo mojen omenaldi libururako

goiena

Herritarren kolaborazioa eskatu dute San Martingo mojen omenaldi libururako

Eneko Azurmendi 2016-12-20 15:00  OÑATI BERRIAK
Udaberri aldean utziko dute mojek San Martingo egoitza. Hori dela eta, nolabaiteko aitortza egiteko asmoarekin, liburu bat argitaratzea erabaki dute Inazio Irizarrek eta Carlos Agirrebengoak, liburu herrikoia, beti ere. Herritarrei argazkiak uzteko eskatu diete, liburuan erabili ahal izateko.
Mojen komunitatea gutxitzen doala eta , estatu mailako moja nagusiak hiru taldetan banatzen ari dira Espainiako mojak, komunitatea bizirik mantentzeko. Horregatik, San Martin egoitzan dauden mojak Espainiar estatuaren iparraldea batzen duen taldera –Galizia, Asturias, Kantabria, Aragoi...– eramango dituzte, oraindik zehazki nora ez dakiten arren.
Liburuak bi zati garrantzitsu izango ditu. Alde batetik, testua eta bestetik, argazkiak. Testuari dagokionez, Sor Leonor mojak egoitzaren historiari buruz egindako unibertsitateko tesia eta Aita Jose Ignazio Lasa historialariak ospitaleari buruz Goiargi aldizkarian idatzi zituen 7 artikulu izango dira liburuaren mamia.

Herritarrei kolaboratzeko deia

Liburuaren bigarren zatia, argazkiek osatuko dute eta zati hau, ahalik eta anitzena eta zabalena izatea gura dute liburuaren bultzatzaileek. Horregatik, etxean dituzten argazkiak uzteko eta kolaboratzeko deia luzatu nahi izan diete herritarrei, liburuan mota guztietako argazkiak agertu daitezen. "Ahalik eta jende gehien identifikatu gura dugu. Horregatik, taldeak eta koadrila handiak lehenetsiko ditugu. Herrikoia izatea gura dugu eta hori argazkien bitartez bakarrik lortzen da", azaldu du Inazio Irizar liburuaren bultzatzaileetako batek.
Horretarako, kolaboratu nahi duenak, argazkiak San Martineko egoitzan bertan entregatu beharko ditu. "Paper bat bete beharko dute, argazkia noizkoa den, zeintzuk agertzen diren eta beste datu batzuk emanaz", adierazi du Irizarrek eta, ohartarazi du, argazkiak itzuli egingo zaizkiela jabeei. "Argazki guztiak itzuli egingo ditugu, eta San Martingo egoitzan ondo gordeta egongo dira. Inork ez dezala argazkia galtzearen beldurra eduki".

Liburuaren finantziazioa

Agirrebengoak azaldu duenez, liburuaren finantziazioarekin laguntzeko, bi eragilerekin harremanetan daude: Oñatiko udaletxearekin eta Ulma Fundazioarekin. "Udaletxeak oso harrera ona egin zigun eta Ulma Fundazioa ere, printzipioz, prest azaldu da", dio.
Liburuaren prezioa sinbolikoa izango dela jakinarazi dute, euro bat edo bi balioko ditu. "Oparitu egiten baduzu, jendeak ale asko hartzen ditu. Beraz, gure asmoa da, prezio sinboliko horretan saldu, eta ateratako dirua gobernuz kanpoko erakunderen batera bideratzea", zehaztu du Irizarrek.

Omenaldia, parrokian

Horrez gain, oraindik data jarri gabe dagoen arren, parrokian omenaldi bat egin gura diote mojei, San Martingo egoitzan ibiltzen diren herriko hainbat eragilek –abesbatzak, musika eskolakoak eta abar– parte hartuta. Emanaldi horretan, liburua salgai egotea nahiko lukete Irizarrek eta Agirrebengoak.

Gabonetako eskola kirol karatetxapelketa eta gerriko beltza lortzeko azterketa


Abenduak 18an, Hondarribian, Gabonetako eskola kirol karatetxapelketa ospatu zen.
Bertan, Aloña Mendiko Karatekek emaitza oso onak lortu zituzten.
Hauek izan ziren emaitzak:

- Aimar Martín 1º Kata Alebin mixto gerriko laranja arte.

- Iker García 2º Kata Alebin mixto gerriko laranja arte.

- Soraya Sela 3º Kata Alebin mixto gerriko laranja arte.

- Iker Jimenez 1º Kumite Infantil mutilak -43kg.

- Alazne Unzurrunzaga 2º Kumite Infantil neskak +50kg.

- Joseba Guridi 3º Kumite Infantil mutilak +57kg.

Argazkian ikusi daiteke bertara joan ziren Aloña Mendiko Karatekak.



Abenduak 17an, Aloña Mendiko karatekak Asier Natividad Gerriko beltza 1º Dan lortu zuen Donostian egin ziren asterketetan.

Argazkian ikusi daiteke Asier (erdian) azterketa bukatu ondoren.

Mostrando FestivalNavidad.JPGMostrando Examen.jpg

martes, 20 de diciembre de 2016

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

PROGRAMA GABONAK

BENDUAK 24, larunbata
  • 17:00, OLENTZERO ETA MARI DOMINGI. Irteera, Otadui Zuhaiztian. Parte-hartzaileak:
Jose de Azpiazu Musika Eskola,  Haitzondo koadrila eta Irazan Antzerki Gunea. Oharra: bukaera 20:30etan izango da.
  • 19:00, OÑATIKO MUSIKA BANDAREN GABON KANTAK, plazan
Resultado de imagen de OLENTZERO ETA MARI DOMINGI OÑATI
GOIENA

24 DE DICIEMBRE, sábado
  • 17:00, Olentzero y Mari Domingi. Salida desde Obispo Otadui. El evento terminara a las 20:30.
  • 19:00, Villancicos a cargo de la Banda de Música, en la plaza.

Taller de bizcocho

Resultado de imagen de taller de bizcochosGabonak 2016

22/12/2016.

GAZTELEKU

17:00