
Kaixo lagunok!
Hau idazten dudan bitartean, zapore gazi gozo bat daukat.
Nere lana, Lancekin hasieratik egotea eta haizearengatik babestea zen. Halaxe egin dut, eta bere eskaerak betetzen joan naiz. Halako baten, irratia apurtu zaio, eta kotxera beste baten bila joateko eskatu dit. Irratia jasotzen nuen bitartean, haizearekin moztu da, eta kilometro mordoxka sufritu eta gero sartu naiz taldera eta irratiana konpondu ahal izan dugu.
Gero Sebak, Kwaremount azpian zulatu du, eta gurpila ematera geratu naiz. Bere gurpila aldatu eta talde batera sartu garenean, multzoa apurtuta zegoen.
Behin 40 txirrindulari joanak zirela helburua hurrengo multzoan lasterketa bukatzea zen,baina Koppenberg gainean, Vaitkus zulatu, eta biziketa ahutsi du era berean. Nere bizikleta eman diot, eta zulatuakin egin ditut km batzuk.

Lance aurrean ibili da, eta asko eskertu digu egindako lana, baina pena apur batekin nagoela aitortu behar dut!
Baina, horrela dira lasterketa hauek! Garai hobeak itxaron beharko ditugu!
Besterik gabe, besarkada bero bat.
Markel
No hay comentarios:
Publicar un comentario