
Udal zerbitzuak zabalik egongo dira abuztuan, baina ordutegi murritzagoarekin. Hori horrela, kiroldegia, udal bulegoak, liburutegia eta gaztelekua zabalik egongo dira.
Nagusien liburutegia zabalik egongo da abuztuan, 09:30etik 13:30era, eta haur liburutegia itxita egongo da. Dena den, haur liburutegian jasotako materiala nagusien liburutegian utz daiteke.
Bestalde, hilaren 31ra arte biak ala biak zabalik egongo dira: nagusien liburutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta haur liburutegia 10:00etatik 13:00etara. Udal bulegoetan tramiteren bat egin gura dutenak astelehenetik egubakoitzera joan daitezke hara, 09:00etatik 14:00etara.
Kiroldegia eta gaztelekua
Zubikoan ere ordutegi berezia izango dute abuztuan. Martitzenetik domekara arte 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute. Dena den, uztail bukaera arte beste ordutegi bat izango dute: astelehenetik egubakoitzera 07:30etik 21:30era; eta, zapatuetan, domekatan eta jaiegunetan 10:00etatik 20:00etara.
Gaztelekua ere zabalik egongo da astelehenetik egubakoitzera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta, zapatuetan, domekatan eta jaiegunetan 17:00etatik 20:00etara. Gazte Informazio Puntua 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute martitzenetik barikura.
GOIENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario