2011-09-30 11:26:33 Mireia Bikuña
Igerilekua itxita dago. Osakidetzak urtean bitan agintzen duen garbiketa sakona egiteko epea aprobetxatuz, hainbat lan egiten dihardute igerileku txikian. Aspalditik itoginak ditu, eta horiek konpontzen dihardute. Hori horrela, igerilekua itxita egongo da urriaren 10era arte. Atzerapenik ez badago, egun horretan hasiko dituzte igeriketa ikastaroak eta ur-ekintzak.
Lan horiek guztiak egin arren, ez dute itoginak desagertuko diren berme osoa.
Kanalizazio berezia
Itoginek eragin zuzena zuten kiroldegiaren beheko solairuko hainbat lekutan; besteak beste, makineria gelan, mutilen aldagelan eta aldagela mistoan. "Egoera tamalgarria da. Mutilen aldagelako paretak bustita daude, eta aldagela mistoan bost edo sei itogin", esan digu Carrascalek.
Itoginetako ura jasotzeko kanalizazio berezia egin behar izan zuten kiroldegian. "Biltegi batean jasotzen dugu itoginetatik datorren ura. Kantitate handia erortzen da zenbait lekutan", esan digute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario