2011-09-11 18:36:16 Julen Iriondo
Lasterketa azken kilometroetan erabaki da. Oñatiko saihesbidean, erasoa jo du Asier Unanuek, baina gertutik jarraitu diote Hodei Orobengoak eta Imanol Diazek. Azkenean, Orobengoak jaso ditu besoak plazan. Atzetik sartu dira Unanue eta Diaz.
Lasterketa ero samarra izan da gaur goizekoa, kontrol gabekoa. Guztia, dena den, azken kilometroetan erabaki da. Aurretik hainbat ihesaldi eta taldetxo izan dira lasterketa buruan, baina pasa beharreko aldapa gehienak pasata –Udana, Lierni eta Atagoiti– talde handia zegoen lasterketa buruan.
Lasterketaren aurtengo nobedadea izan da azken bi kilometroen barruan aldapa motz baina gogorra sartu dutela antolatzaileek, Zañartu auzotik hilerrira doana.
Hango erasoetan Diaz atzean geratu, eta azken 500 metroetan Unanue baino biziago ibili zen Orobengoa. Berak jaso ditu besoak plazan, gazte mailan lehen garaipena lortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario