jueves, 13 de agosto de 2015

BOLINTXO-ULMA.

GOIENA

200 gazteren artean, onenetarikoak Debagoienekoak

Ubane Madera 2015-08-12 18:10  ANTZUOLA  DEBAGOIENA  OÑATI
Estatu osoko 200 txirrindulariren artean bigarren postua lortzea. Horixe erdietsi du Debagoieneko Bolintxo-Ulma taldeko Aritz Kortabarria txirrindulari antzuolarrak. Harekin batera taldea osatu zuten gainontzeko lau lagunek gogor borrokatu zuten emaitza hori eskuratzen laguntzeko. Izan ere, 80 kilometrotik gorako ibilbideak izan dituzte aurrez aurre, 35 gradutik gorako tenperaturekin eta etapatako baten helmuga, esaterako %28ko malda baten amaieran zutela.
Lau etapatako lasterketa joan den zapatuan bukatuta, dagoeneko etxean dira Bolintxo-Ulma taldea osatu zuten 17-18 urteko bost gazteak, horietatik bi oporretara ere joanda.
Edozein modutan, guztiak ere, atseden hartzen, ondo merezitako atsedena, ezen, gogor eragin behar izan zieten pedalei Nafarroa inguruan, nahiz eta gero, hori bai, etxeratutako emaitzarekin gustura asko egon, eurek kontatzen duten moduan.

Bolintxo-Ulma, estreinekoz

Lehenengo aldia da Debagoienetik Bolintxo-Ulma txirrindulari taldea osatzen dela. Propio egin dute hori Iruñerriko Itzulian parte hartzeko, lasterketak eskatzen zituen gutxienekoak bete ahal izateko. Hain justu ere, Bergarako Lokatzako eta Oñatiko Ulma-Aloña Mendiko txirrindulariak dira Bolintxo-Ulma taldearen izenean korritu dutenak.

Entrenatzaileak eta zaleak

Txirrindulari gazteek aitortzen dute eurek lasterketan egin behar izan duten ahalegina, baina euren gidari izan diren entrenatzaileak ere ondo gogoan dituzte, eta baita ere, Iruñerriko Itzuliak iraun duen lau etapatan Debagoienetik Nafarroara joan diren zaleen animoak ere.

Egindakoak eginda, aurrera begira jarrita daude dagoeneko kirolariak. Aurrerantzean bakoitzak bere taldearekin jardungo du. Esaterako Aloñako Julen Umerezek eta Xabier Murgiondok oraingo egubakoitzean bertan dute hurrengo hitzordua, Azkoitian, Euskal Herriko trofeoari dagokion lasterketan.

Egunero edo ia egunero

Eta behin udako lehiak pasatuta, denboraldi berriari begira jarrita daude gazte txirrindulariak. Aritz Kortabarriaren eta Julen Umerezen kasuan aldaketa datorkie, lehia gogorragoa, gazte mailatik 23 urtez azpikoen mailara pasatzen direlako.

Xabier Murgiondori dagokionez, berriz, aurtengo esperientzia aberatsa eta berarendako berria izan dena baliatua jardungo du beste urte batez gazteen mailan.

Martxoan hasiko zaizkie denboraldi berriko probak. Bien bitartean, egunero edo ia-ia egunero izango dute bizikletarekin kilometroak egiteko hitzordua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario