domingo, 24 de octubre de 2010

AHTren aurkako protesta.


AHTren aurkako protesta "berdea" Debagoienera ere ailegatu da
Euskal Herriko ibaiak berde kolore biziz margotuta agertu dira gaur hainbat herritan; tartean, Oñatin, Arrasaten, Bergaran eta Aramaion. AHTren aurkako kartelak ere agertu dira ibai ondoetan eta AHT Gelditu! elkarlanak hartu du bere gain gertakizuna.

Deba ibaia berdez margotuta agertu da Oñatin eta Arrasaten. Arratsaldean, Herrizaingo Sailak esan du fluoreszeina zela botatako sustantzia, eta ez zela kutsakorra. Gaineratu du ekintza koordinatua izan dela, izan ere, 08:30 eta 09:00ak artean bota dute sustantzia hori Euskal Herriko aukeratutako leku guztietan; gehienak Bizkaian (Bilbo, Durango, Galdakao, Getxo, Lemoa, Amorebieta, Ugao, Zeberio, Abadiño, Arrigorriaga eta Basaurin); baita Gipuzkoan (Tolosa, Oiartzun, Azkoitia, Zestoa, Bergara, Oñati eta Arantzazu; ur koloreztatua Arrasateko Zerrajerako etxe inguruan ere agertu da) eta Araban (Aramaio eta Gasteiz) ere.

Ertzaintzak fluoreszeina lata hutsak aurkitu ditu erribera batzuetan.

Herrizaingo Sailak esan du fluoreszeina erabiltzen dela ikerketak egiteko eta ur-korronteak nondik nora doazen ikusteko.
goienatik

No hay comentarios:

Publicar un comentario