jueves, 14 de octubre de 2010
Jose Mari Arzuaga gogoan
'Bi anaia artista, gazte zenduak' omenaldiaren bigarren ekimena bihar egingo dute agustindarren elizan. 19:30ean elizkizuna egingo dute Jose Mari eta Migel Angel Arzuaga anaien omenez. Besteak beste, Aita Madinak idatzitako 'Ildakoen meza, Jose Mari Arzuagaren oroiz' requiem-meza abestuko du Oñati abesbatzak. Elizkizunaren bukaeran kontzertua egingo du Coro de Voces Graves de Pamplona abesbatzak.
Bestalde, Arzuagaren omenaldiaren antolatzaileek CD berezia grabatu dute. Hain justu ere, Irrintzi zortzikoteak 1963an Bartzelonan grabatutako hiru diskoak eta urte berean Oñati abesbatzak grabatutako Habaneras diskoa batera grabatu dituzte. CDan sartu dituzte baita ere Arzuagak Aita Madinari esker ona adierazteko egindako berbalditxoa eta Aita Madinak berak New Yorkeko irrati batean Irrintzi zortzikoteari buruz esandako hitzak. CDa salgai jarriko dute biharko omenaldiaren hasieran eta bukaeran, bost euroren truke.
GOIENA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario