Sustrai Aloñak, lider jarraitzen du denboraldi hasiera bikaina eginda
Oñatiarrak, bikain dihardute Lehenengo Maila Nazionalean. Hasiera ezin hobea izan dute eta orain arteko lau partiduak irabazi egin dituzte. MUk, berriz, lan ona eginda etxean galdu egin zuen atzo.
Sustrai Aloña Mendi
Markagailuan 12 eta 2, gogor hasi zen Sustrai Aloña Mendi. Baina, UPV gasteiztarrak partiduari buelta eman eta 1go zatia 38na berdinduta amaitu zuten. Hirugarren laurdenean ordea, oñatiarrek 10 puntuko aldea atera zion aurkariari partidua apurtuz. UPVk, ordea, markagailuan aurrea hartzea lortu zuen. Hala, partidua bukatzeko minutu eta 20 segundoren faltan, 4 puntugatik galtzen zebilen Sustrai Aloña Mendik, kategoriari neurria hartu diola erakutsi nahi izan zuen, eta atzean lana ondo eginda, 70-70 berdintzea lortu zuen. Gasteiztarren azken erasoan baloia lapurtu, eta azken segundoan Ales jokalariak saskiratutako hirukoak garaipena eman zion Aloñari (73-70).
MU, indartsu eta gogotsu
Partidu polita eta intentsua jokatu zuen MUk, baina, Josu Larreategiren mutilek ezin izan zuten garaipena eskuratu (75-88). Hamabosna berdinduta bukatu zuten 1go laurdena. Baina, Askartzakoak markagailuan 18 puntuko aldea atera zien. "Defentsan indartsuak eta esperientziadunak dira aurkariak. Gureek indarra dute, baina, gaztetasuna igarri egiten zaie", dio Larreategik. 2.zatian, ordea, dena ematera irten ziren kantxara eta MUk hiruko guztiak saskiratu zituen; bikain ibili ziren batez ere kanpoko jokoan.

GOIENAtik
No hay comentarios:
Publicar un comentario