45 eta 49 urte bitarteko emakumeek beraien bizitzan zehar bularreko minbizi bat garatzeko duten arrisku maila ebaluatu eta txikitzeko helburuarekin, Osasun Sailak erabaki du adin tarte horretako emakumeei bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra zabaltzea. Datorren urte hasieran, ia 87.000 emakumeri luzatuko zaie programa horretan parte hartzeko aukera.
Osasun Sailak bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra 45 eta 49 urte bitarteko emakumeei zabaltzea erabaki du. Horrela, Osakidetzarekin elkarlanean Osasun Sailak 2011 urte hasieran jarriko du martxan programa.
86.711 emakumeri programan parte hartzeko gonbidapena
Hain zuzen, hurrengo urte hasieran, ia 87.000 emakumeri bidaliko diete programa honetan parte hartzeko gonbidapena. Gutun bat jasoko dute eta horrekin batera baita foileto informatibo bate ere. Idatzi horren bitartez, emakumeei galdetegi bat betetzeko eskatuko diete, familiako aurrekarien berri emateko. Horretaz gian, sentsibilizazio kanpaina bat ere egingo da, bularreko minbizia jasan duten emakumeekin eta beraien familiekin batera.
Programa honen helburua da, 45 eta 49 urte bitarteko emakumeek beraien bizitzan zehar bularreko minbizi bat garatzeko duten arrisku maila ebaluatzea. Horrela, emakume bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko interbentzioak.
Sailkapena hiru arrisku mailatan
Emakumeak hiru arrisku maila ezberdinen arabera sailkatuko dira: lehen mailako arreta, espezializatutako arreta edo maila altuko espezializazioa eskatzen duena. Modu horretan, emakume bakoitzari behar duen arreta maila eskainiko zaio. Britainia Handiko eredua hartu da oinarri bezala programa hau garatzerako orduan.
Orain arte, 50 urtetik beherako emakumeetan detekzio goiztiarra egiteko, beharrezkoa zen sintoma batzuk azaltzea edo arrisku talderen baten barruan egotearen kontzientzia izatea emakumeak.
Azterketa batzuen arabera, ideia egokia da 50 urtetik beherakoetan detekzio prozesuak jartzea martxan. Beste batzuek aldiz, ez dela egokia deritzote positibo faltsuak diagnostikatzeko arriskua dagoelako eta baita alferrikako tratamenduak martxan jartzeko aukera ere.
Bularreko minbizia osasun arazo larrienetakoa da emakumeengan egun, garapenean dauden herrialdeetan; eta horren kontzientzia izatea beharrezkoa da. Hain zuzen ere, gaur mundu mailako bularreko minbiziaren egunaren harira egingo dituzten jardunaldien aurkezpena egin dute Donostian.

GOIENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario