martes, 12 de octubre de 2010

Metal arloko ibarreko enpresa nagusiek bat egin dute greba deialdiarekin

LAB eta ELAk deituta, datozen hiru egunetan, greba egunak izango dira metal arloan. Sindikatuek adierazi dutenez, ADEGIk lan hitzarmen atzerakoia jarri du mahai gainean, eta eskatzen dutena da orain arteko hitzarmena behintzat mantentzea. Lanuzteez gain, manifestazioak ere egongo dira: bihar Eibarren, eguenean Bergaran eta egubakoitzean Donostian. 11:30ean hasiko dira manifestazioak.

Urtarrilean hasi zituzten sindikatuak eta ADEGI patronalak metal arloko lan hitzarmen berria adosteko negoziazioak. Hamar hilabete eta gero, eta hainbat saiakeren ostean, negoziazioak etenda daude. Irailean izan zituzten bi aldeek azken hartu-emanak.

Egun indarrean dagoen lan hitzarmena duela 30 urte onartutakoa da, eta ELAk eta LABek salatu dutenez ADEGIk egindako proposamena atzera pausua suposatuko luke.

Ander Gallego, LABeko metal arloko Debagoieneko arduradunaren, esanetan, bi sindikatuek eskatzen dutena da gutxienez oraingo lan hitzarmena mantentzea. Negoziazioen martxan krisi ekonomikoak eduki izan dezakeen pisuaz galdetuta, sindikatuek diote krisia bera, ez dela langileek eragindakoa.

Sindikatuek negoziatzen jarraitzeko borondatea adierazi dute, baina egoera guzti honen aurrean, eta ekainean egin zuten bezalaxe, egun osoko zazpi lanuzte deitu dituzte. sektoreko lantegietan, lehenengo hirurak bihar, etzi eta egubakoitzean. Debagoienari dagokionez, Gallegok adierazi digu euren aurreikuspenak gainditu eta lantegi gehienek egin dutela bat grebekin: besteak beste Oñatiko Garayk, Bergarako Arcelor, Candy eta Metagrak, Antzuolako Elayk eta Eskoriatzako Tesak.
Lanuzteez gain, manifestazioak ere egongo dira: bihar Eibarren, eguenean Bergaran eta egubakoitzean Donostian. 11:30ean hasiko dira manifestazioak

No hay comentarios:

Publicar un comentario