martes, 26 de octubre de 2010

ARRIKUTZEKO INTERPRETAZIO GUNEA.



Gaur, martitzena, inauguratuko dute Arrikrutzeko Interpretazio Gunea
17:30ean egin dute hitzordua gaurko inaugurazio ekitaldirako, koben harrera-gunean. Leize lehoia eta leize hartza, koba animaliak (trogoblioak), paisaia karstikoa eta, besteak beste, orain dela 120 milioi urtetik gaur egunera arteko ibilbidea moduko gaiak landu dituzte Arrikrutzeko Interpretazio Gunean.

Horrez gainera, kareharria zela eratzen den eta haren bilakaeraren gaineko azalpenak ere batu dituzte koben gune berrian, Geslatza-Arrikrutz-Jaturabe multzo karstikoaren gainekoak, Oñatiko espeleologiaren gaineko datuak ere batu dituzte, bestela esanda, esplorazioen historia batu dute, eta orokorrean, Arrikrutz-Oñatiko koben kokapena esplikatzen dute.

Gaurko inaugurazioaren ostean, Arrikrutzeko Interpretazio Gunea zabalik izango da bisitariendako.

2007a geroztik

Hiru urte dela zabaldu zituzten Oñati-Arrikrutz kobak, "bisitariei koba munduan guztiz murgildu eta esperientzia berria bizitzeko aukera emanaz"; 53 galeria zabaldu zituzten orduan. Orain, Interpretazio Gunearekin "balio erantsia" gehitu diote Oñatiko kobei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario