Euskadi Saria Fermin Etxegoien oñatiarrarendako
Iturri ez ofizialetatik Goienak jakin izan du aurtengo Euskadi Literatura Saria Fermin Etxegoien (Oñati, 1966) oñatiarrari emango diotela, "Autokarabana" bere lehen eleberriarengatik. Kooperatiba baten lan egiten duen pertsonaiaren istorioa kontatzen du eleberri horretan. Astelehenean jakinaraziko dute modu ofizialean sari hori, baina Goienak konfirmatu du saria Etxegoienek eskuratuko duela.
Bi urte pasa eman zituen Etxegoienek eleberria idazteko. "Protagonista Euskal Herrian bizi da. Hiri handi baten familia izan du, baina bere jaioterrira bueltatzen da, eta kooperatiban hasten da lanean. Esperientzian oinarritutako literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena". Horixe da istorioa, Etxegoienek berak Goienari iaz kontatutako moduan.
Entretenigarria eta irakurterraza
"Nire helburua zen eleberri entretenigarria eta irakurterraza egitea, eta lortu dudala uste dut. Dena den, irakurleek esango dute gustatu zaien edo ez!", gaineratu zuen.
Irakurleek ez dakigu, baina agerikoa da adituek oso gustuko dutela oñatiarraren lehen eleberria.

No hay comentarios:
Publicar un comentario