Neguko ordutegia estreinatuko dugu oraingo domekan; hain justu, goizaldeko hiruretan ordua aldatu eta ordu biak izango dira. Ordua aldatzearen ideia Benjamin Franklin zientzialari estatubatuarrak proposatu zuen lehen aldiz XVIII. mendean. Gauez kandela gutxiago kontsumitzeko, udan ordulariak ordubete aurreratzea proposatu zuen, baina ideia ez zen aintzat hartu.
Udako ordutegia Lehen Mundu Gerran ezarri zen lehen aldiz. ‘Gerrako ordutegia’ deitu zioten, eta energia-eskasiak bultzatuta ezarri zuten. Neurria eraginkorra zela ikusita, zenbait herrialdek gerra ostean ere udako ordutegi aplikatzen jarraitu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, neurria gehiago zabaldu zen.
Petrolio krisia
Gaur egun ezagutzen dugun udako ordutegia 1973. urteko petrolio krisiaren eragin zuzena izan zen. Urte hartan, Lurralde Petrolio-esportatzaileen Erakundeak (LPEE) petrolio-blokeoa ezarri zuen eta galera ekonomiko handiak eragin zituen. Krisiaren aurrean, herrialde industrializatuek energia aurrezteko sistema normalizatua ezartzea proposatu zuten eta udako ordutegiaren oinarriak finkatu ziren. Harrezkero, martxoan ordularia ordubete aurreratzen dugu eta urrian ordubete atzeratu. (Artikulua: Zientzia.net)

No hay comentarios:
Publicar un comentario