jueves, 28 de octubre de 2010

TORTURARIK EZ.

Torturak salatu dituzten oñatiarrek deitu dute 'Azken ostiraleko' elkarretaratzea
Hileko azken ostiraletan egiten dute elkarretaratzea euskal presoen alde plazan, 20:00etan. Oraingoan, torturak salatu dituzten oñatiarrek deituta izango da agerraldia. Bestalde, zapatuan Donostian egingo den manifestaziora joateko autobusa jarri du Oñatiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Elkarretaratzea izango da bihar, egubakoitza, 20:00etan Oñatiko plazan.

Manifestazio nazionala
Oñatiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egin du zapatuan, urriak 30, Donostian egingo den manifestazio nazionalera joateko.
Manifestazioa 17:30ean izango da, Donostian, eta autobusa egongo da hara joateko. Autobusean joateko interesa duenak izena eman beharko du Arrano tabernan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario