jueves, 28 de octubre de 2010

ALERTA HORIA.

Bihar (egubakoitza) alertan, haizea eta euriarengatik
Biharko, egubakoitza, alerta horia aktibatu du Herrizaingo Sailak, haizea eta euriarengatik. Iragarritakoaren arabera, haizeguneetan 100 km/o haize boladak sortzeko arriskua dago; haizeguneak ez diren lekuetan, berriz, 80 km/o haize boladak izango direla aurreikusi dute.

Alerta horiak esan gura du erdi mailako arriskua dagoela; hau da, herritarrendako orokorrean ez dagoela arriskurik, baina bai, aldiz, ekintza jakin batzuk egiteko. Adibidez, halako egoeratan ez da gomendagarria izaten mendira joatea.

Bihar hodeiak eta euria

Bestela, eguraldi iragarpenari dagokionez, Euskalmetek iragarri du zerua tarteka hodeitsu egongo dela, hain justu, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko direla.

Eta egunaren bigarren partean, hodeiak ugaritzen joan eta zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko dela egunaren azken orduetan. Euri txikia ere iragarri dute azken ordu horietarako, eta zenbait lekutan zaparrada handiagoak izateko probabilitatea

Zaparrada gogor eta trumoitsuak

Gauean, berriz, zaparrada gogorrak eta trumoitsuak botatzeko probabilitate txikia dago. Hego haize bizia ibiliko da, bolada gogor eta oso gogorrekin, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan. Gauean mendebal-osagaira aldatuko da. Tenperatura minimoak nahikoa igo eta maximoak jaitsi egingo dira; gutxi kostaldean eta nahikoa barnealdean.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario