lunes, 11 de octubre de 2010
Frantziskotarren liburu azoka Arantzazun, urriaren 31ra arte
Arantzazuko Adiskideen Batzordeak botatako proposamenari helduz, eta santutegiko fondoetan bildutako liburuei irtenbidea eman nahian, frantziskotarrek liburu azoka ireki zuten aurreko astean. Urriaren 31ra bitarteko domeka guztietan izango da zabalik, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, martitzena, ere ordutegi berean izango da erosteko aukera.
Azken 30 urteotan Arantzazuko argitaletxeak plazaratutako liburuak dira gehienak. Jose Mari Arregi frantziskotarrak atzo azpimarratzen zuenez, “saltzen ez gara oso trebeak izan eta gordeta izan beharrean hobe da jendeak etxera eramatea”.
Prezio onean
Salgai jarritako liburuen artean, Pagolaren azken lana, Fidel Aizpuruaren Una luz entre la niebla (9 euro), Antonio Bilbaoren Pentsakizunak (3 euro), Kresala (D. Agirre, 5 euro), Bitoriano Gandiagaren Elorri (6 euro) edota Jose Maria Arizmendiarrietaren bibliografia, Fernando Molinak idatzitakoa (19 euro).
Komentuko klaustroa liburutegia bilakatuta, etxera eramateko perlen bila ziharduen jendea atzo eguerdian.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario