miércoles, 27 de octubre de 2010

"Enpresagintza hitzaren atzean dago fakultatearen etorkizuna"



Oñati gaur izen handiko politikari eta hezkuntza ordezkarien bisitatu dute, 12:00ak geroztik hasi da-eta, MUren campus berriaren inaugurazioa: Enpresagintza fakultatearena. Ibarra Zelaian dagoen fakultate horrek Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Zientzien Fakultatea eta MIK Kudeaketako Ikerketa Zentroa ditu bere baitan. 13 milioi euroko inbertsioa egin dute eraikinean. Lander Beloki dekanoak eman ditu xehetasun guztiak Arrasate Irratian.

Lander Belokik, MUko Enpresa Zientzien fakultateko dekanoak Arrasate Irratian azpimarratu du unibertsitatearen beharretara egokitutako eraikina dela gaur inauguratu dutena: "Garapen prozesu bat bezala izan da. ETEO sortu zela 50 urte dira eta orain sartzen gara beste fase batean: kalitatezko unibertsitatea, nazioartekoa, gorentasuna bilatzen duena… eta elementu horiek guztiak ondo garatzeko espazio eta azpiegiturek ere lagundu behar dute. Eraikin berriak hori ekarriko du".

ETEO eta Enpresagintza

ETEOren eta Enpresagintza fakultatearen arteko desberdintasuna zein den ere azaldu du dekanoak: "ETEOren kokapena gehiago da bailara mailan eta unibertsitateko lehen zikloetatik gertuago, eta Enpresagintzak bilatzen duena da masterrak, ikerketa, doktoretza eta Europara egokitutako tituluen garapena aurrera eramatea".

Eta eraikinari berarik buruz, berriz, kontatu du "oso gustura" daudela bertan: "Bi hilabete ia badaramatzagu kokapen honetan eta bertako langileak, ikasleak eta ikerlariak gustura dira".

No hay comentarios:

Publicar un comentario