Leopoldo Abadia irakasle eta idazle ezagunak krisi ekonomikoaren gainean jardungo du Oñatin
Gaur, egubakoitza, 12:00etan da hitzordua, Oñatiko Santa Ana Antzokian. "Emprendedores: sensatos en tiempos de crisis" izeneko hitzaldia egingo du Leopoldo Abadiak (Zaragoza, 1933). Krisi ekonomikoaren arrazoiak, kausak eta eraginak aztertuko ditu.
Leopoldo Abadia ingeniaritza industrialean doktorea da, IESEko (Nafarroako Unibertsitateko) irakaslea eta hainbat libururen egilea; adibidez, horrenbesteko arrakasta izan duen La crisis ninja y otros misterios de la economía actual edo La hora de los sensatos. Orain, berriz, argitaratu berri du ¿Qué hace una persona como tú en una crisis como esta?.
Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza fakultatearen 50. urteurrenaren harira antolatu dute gaurko hitzaldia. Sarrera doan da.
GOIENATIK

No hay comentarios:
Publicar un comentario