Lasterketaren etorkizuna kolokan egon eta gero, Oñatiko Antxintxiketan taldeak hartu du orain arte euskara elkarteek antolatu duten lasterketa, eta kirol hitzorduarekin aurrera egiteko Arrasate Atletikoko taldekideen laguntza ere izango dute.
Gaur 17:00etan hasita –Portaloian–, atletek 11,7 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik: "Adi Elorregira bidean larregi estutzearekin, horra fresko iristea komeni da haraino aldapa behera joango garelako; handik Oñatira malda handirik ez badago ere nekagarria da, bideak etengabe egiten du gora", ohartarazi digu antolatzaile lanetan dabilen Asier Osinaga oñatiarrak.
Internetez izena eman ez duten atletok jakin behar dute izango dutela horretarako aukera: "Oñatin 15:45era arte egongo gara izenak hartzen eta Arrasateko Portaloian 16:30ak arte. Izenematea 15 euro da; autobus zerbitzua erabiltzen duenak 17 euro". Hala, autobusa egongo da proba aurretik Oñatitik Arrasatera joateko, eta proba amaieran Arrasatera itzultzeko.
Goienatik jasotako informasiñua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario