"Autoestima txute handiaz gainera, nobelak ez badu funtzionatzen, halako sari batek nobelari ez dio asko ekartzen. Norberari bai, baina…"
Baina Fermin Etxegoienen "Autokarabana" nobelak funtzionatzen du. Horren adibide da laster hirugarren edizioa ikusiko dugula kalean, eta gainera gaztelaniazko bertsioa lantzen ere badabilela. Nahiz eta bere esanetan "oso zaila" izango den gaztelaniaz ere argitaratzea.
Kontuak kontu, Euskadi Saiarekin dagoeneko jaso du errekonozimendua idazle oñatiarrak. Azaroaren 16an eskuratuko du saria bera, Kursaalen.
Faboritoen artean
Etxegoienek kontatu du ez duela ezustekoan harrapatu sari horrek: "Nahiz eta harrokeria dirudien norberak hori esatea baneukan inguruan zantzu nahikoak jakiteko faboritoen artean egongo nintzela. Epaimahaikide batzuk zeintzuk ziren banekien: udaberrian kritika saria eman zidana han zegoen, Felipe Juaristi Nacional de Literaturara nire eta Katixaren lanak eraman zituenak ere han zegoen… hortaz banekien faboritoen artean nengoela".
Dirutza dakar
Etxegoienek gaineratu du "sariak kapritxosoak" direla eta horregatik ez diola "inportantzia larregi" eman gura. Hala ere onartu du "dirutza" ere badakarrela eta "hori ere inportantea" dela.
Gizartearen erretratuta
Eleberriak irakurleak zergatik erakartzen dituen galdetuta, berriz, errealitatearen isla dela dio idazle oñatiarrak: "Eleberriak daukana da gaur egungo gizartearen erretratua dela, jende asko erakarri du horrek; batzuk irakurri dute eta bere burua islatuta ikusi dute zati batean edo bestean. Gaur egungo bizimoduan ikusten diren kontraesan eta nahasketak-eta dakartza. Neure inguruan dagoela kontatzeko gogoa izan dut nik, eta ingurua da Bilbon bizi den pertsona bat baina bertakoa dena, Oñatikoa, Debagoiena gure mundu hori, gure kooperatiba mundua puntu bateraino, mendia, herria, plaza…"
Xehetasun gehiago guraz gero, ba horixe, Autokarabana irakurtzea besterik ez dago.

Goienatik
No hay comentarios:
Publicar un comentario