Mahai-futbolaren gaineko tailerra egin zuten atzo gaztelekuan
Bigarren aldiz antolatu dute gaztelekuko arduradunek mahai-futboleko ikastaroa. Helburua: oinarrizko arauak eta teknikak lantzea. Guztira 15 gaztek eman zuten izena. Miguel Martin izan zen irakaslea.
Hasteko, oinarrizko azalpen batzuk eman zizkien Martinek arbelean: jokalariak nola jarri behar diren, zeintzuk diren gorde beharreko zuloak, nola defendatu eta nola erasotu, eskumuturra nola mugitu... Ondoren, bideo batzuk ikusi zituzten. Haietan, mahai-futboleko maisuek eta punta-puntako jokalariek nola jokatzen duten ikusi zuten. Bukatzeko, euren artean jokatu zuten.
Txapelketa
Gaztelekuko txapelketa beteranoena egingo dute hilaren 29an gaztelekuan, 18:30ean. Hain zuzen ere, 15. mahai-futbol txapelketa. Interesatuek urriaren 28a baino lehen eman behar dute izena Gazte Informazio Puntuan. Bikote onenak euren sariak jasoko ditu azaroaren 5ean egingo duten sari banaketa ekitaldian. Jarraian, luncha egingo dute gaztelekuan txapelketan parte hartu duten guztiekin.
GOIENA

No hay comentarios:
Publicar un comentario