martes, 19 de octubre de 2010

Juan Maria Uriartek hitzaldia egingo du Arantzazun


Asisko Espirituaren Eguna dela-eta, zapatuan Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua Arantzazun izango da. Hitzaldia egingo du, "Berradiskidetzea, bakearen arima" izenburua duena.

Asisko Espirituaren Egunaren helburua da “erlijio guztien artean topagune, elkarrizketa eta adiskidetasun bideak” egitea, “munduan armonia eta bakea bultzatzeko, Asisko Frantziskoren bizitza iturri hartuta”.

1986ko urriaren 27an ospatu zuten aurrenengo aldiz egun hori, Juan Paulo II.a Aita Santuak bideratuta, Asisen bertan. Harrezkero urtero ospatzen dute Asisko Espirituaren Eguna, urrian, eta horixe egingo dute zapatuan Arantzazuko Probintziako frantziskotarrek.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario