Mondragon Unibertsitatearen Enpresa zientzien fakultateak bere kanpus berria inauguratu du gaur eguerdian, Ibarran. 20.000 m2-ko hedadura dauka, eta 8.500 m2 eraikiak. 13.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Arduradun politiko eta akademikoek azpimarratu dute instalazio "klabeak" direla Mondragon Unibertsitatearendako eta euskal enpresarendako.
Inaugurazioan izan dira agintari politikoak –Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua, Markel Olano ahaldun nagusia eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkaria- eta akademikoak -MUko errektore Josu Zabala, Enpresagintzako dekano Lander Beloki, fakultateko errektore kontseiluko presidente Xabier Mugartza, eta MIK zentro teknologikoko presidente Javier Sotil eta zuzendari Aitor Urtzelai. Gonbidatuen artean izan dira beste hainbat pertsona esanguratsu, hezkuntza eta enpresa mundukoak, batik bat; tartean, besteak beste, Inaxio Oliveri edo Jabier Retegi.
Kanpusak hiru arlo hartzen ditu bere baitan: enpresa kudeaketan etengabeko unibertsitate formazioa; etengabeko formakuntza eta graduondokoa; eta MIK teknologia zentroaren bitartezko ikerkuntza.
MUren helburua da kanpus berria erreferente izatea mundu osoan enpresa kudeaketa arloko formazioan eta ikerkuntzan.
GOIENAtik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario