jueves, 21 de octubre de 2010

OLABARTAKO ETXEA OKUPATUA


Olabartako etxea okupatu zutenen aurkako deklarazio judiziala hasi dute
Ekain hasieran herritar talde batek Olabartako elkartearen gainean dagoen etxea okupatu zuen. Etxea Udalaren jabetzakoa da, laguntza sozialerako etxebizitza bat. Uztailean Udalak denuntzia jarri zien etxea okupatu zutenei. Orain, deklarazio judizialetan hasi dira.

Etxea okupatu zutenek diotena

Etxea okupatu zutenek azaldu dutenez, laguntza sozialerako den etxeak "hiru urte daramatza hutsik". Gaineratu dute eurekin harremanetan jarri gabe Udalak denuntzia jarri ziela uztail hasieran; eta, gainera, igeltseroak bidali zituztela etxea hesiz ixtera.
Etxea okupatu zutenek EAJ egiten dute etxebizitzen egoeraren erantzule zuzen, azken urteetan agintean egon direnak eurak direlako. Diote Oñatin 4.000 etxebizitza huts daudela.

Alkateak dioena
Lourdes Idoiagak dio laguntza sozialerako etxebizitza dela eta, ondorioz, prozesu bat jarraitu behar dela han bizi ahal izateko. Okupatzea "gainerako herritarrei aurre hartzea" dela dio.
Gaineratu du gaia epailearen esku dagoela eta azken hitza epaileak izango duela.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario