domingo, 10 de octubre de 2010

Diputazioko suhiltzaileak borrokan daude lan baldintza hobeen alde

Gipuzkoako Diputazioko suhiltzaileen kolektiboa borrokan dabil lan baldintza hobeen alde. Oñatiko suhiltzaile-etxean irakur daitekeen pankartan jartzen du: 'Markel Olano: Reala primeran suhiltzaileak terzeran'. Hain zuen, alderaketa horrekin eskatu nahi dutena da euren baldintzak hobetzea.

Izan ere, Diputazioko suhiltzaileen baldintzak erkidegoko beste diputazioetako eta udaletako suhiltzaileen baldintzak baino eskasagoak dira: "Eskatzen dugu txanda bakoitzean langile gehiago izatea; baldintza ekonomiko hobeak; eta, lan baldintza hobeak", dio suhiltzaileen bozeramaileak.

Zortzi suhiltzaile-etxe

Diputazioak kudeatzen ditu zortzi suhiltzaile-etxe. Donostiakoak Udalarenak dira eta horiek ez daude borrokan.

Protestekin hasiko dira
2010eko ekainean Diputazioak lan baldintzak aldatu zizkien; hala, euren baldintzak eta gainerakoenak aztertu ostean konturatu dira baldintza txarrak dituztela, eta gainera hainbat lan muxu truk egiten dituztela. Gaur egun, Diputazioarekin harremanetan daude; baina, negoziazioak luze joz gero, protestak egingo dituzte.

GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario