viernes, 3 de diciembre de 2010

Animalien gaineko araudi berria, datorren urtean

Animaliak edukitzearen eta babestearen gaineko araua izango du Oñatik datorren urtean; izan ere, udalbatzak onartu du, behin-behineko gisa, horren inguruko udal ordenantza. Orain, alegazioak jartzeko epea zabaldu da, eta martxorako espero du Udalak araua behin betiko onartua eta indarrean izatea.



Orain arte bazegoen arau bat, baina ez zen behar adina zehatza, Jose Mari Igartua zinegotziak dioenez. Oraingo ordenantzak zehatz-mehatz esaten du zeintzuk diren animalia-jabeen betebeharrak, animalia babestuta egon dadin eta pertsonak eta animaliak elkarrekin ondo bizi daitezen.

Txakur-jabeen gaineko kexuak
Araua "Oñatiren ezaugarrietara egokitzen da", Igartuak dioskunez. Adibide pare bat ipintzen du: Olakuako putzuko ahateei edo Foruen plazako usoei -zein beste leku publikoetan egoten diren animaliei- jaten ematea debekatuta egongo da.

Era berean, txakurrak lotuta eraman beharko dira beti kalean, herrigunearen barruan. Eta haien gorotzak jaso eta dagokion lekuan bota egin beharko ditu jabeak.
goienaTIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario