martes, 1 de marzo de 2011

BIDEGORRI.OÑATI ZUBILLAGA


Bi milioi eta erdi euro Oñati eta Zubillaga bidegorriz lotzeko
2011-03-01 17:56:43 Eneko Azkarate
Enkantera atera dituzte Oñati eta Zubillaga auzoa bitarteko bidegorria egiteko lanak. 2.499.370 euro da enkante aurrekontua, eta 10 hilabete izango ditu enpresa esleipendunak lana bukatzeko. Irailean hastekoak dira 3,9 kilometroko bizikleta bide hau egiteko lanak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu du, Garapen Iraunkorreko Departamentuaren ekimenez, Oñati eta Zubillaga auzoa bitarteko bizikleta eta oinezkoentzako bidearen zatia eraikitzeko baldintzen agiria. Bide zati hori Debarroan barrena doan 4. ibilbidean sartuta dago.

Halaber, kontratazio eta esleipen espedientea ere onartu du diputazioak, eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, eraikuntza enpresa interesatuek proposamenak aurkez ditzaten.

Eneko Goia Foru Aldundiaren bozeramaileak azaldu duenez, esleitu ondoren, lanak irailean hasiko dira, eta 10 hilabeteko epea izango dute bukatzeko; 2012ko uztail-abuzturako, beraz, zabalik egongo da bidea. Enkante aurrekontua 2.499.370 euro da eta Garapen Iraunkorreko Departamentuak finantzatuko du osorik.

Trazatu leuna eta 3,5 metro zabal

Bidegorriak trazatu leuna eta askotariko maldak izango ditu. 3,5 metro zabal izango da eta oinezkoen zatia eta bizikletena bereizita egongo dira: 2 metro bizikletentzat eta 1,5 metro oinezkoentzat. Azpiegitura berriak argiak izango ditu bide guztian eta Oñatiko erdigunea Zubillaga auzoarekin eta inguru horretan dauden enpresekin lotuko du. Bidegorri berria oso azpiegitura egokia izango da lantegi askotara modu iraunkorrean bertaratzeko. Horrez gain, ibiltzeko, aisialdirako eta ariketa egiteko ibilbide egokia bihurtuko da, Diputaziotik aurreratu dutenez

Saihesbide azpitik

San Pedroko bidegurutze arriskutsua saihesteko, Oñatitik Elorregirantz joateko azkeneko irteeran, sihesbidearen azpitik joango da bidegorria. Hau da, tunel txiki bat egingo dute Casablanca auzoko azkeneko etxeen inguruan, Aceros Garaytik gasolindegirantz gurutzatzeko. Lourdes Idoiaga Oñatiko alkateak, justu, horixe nabarnendu nahi izan du, era honetan oinezkoendako edo bizikletaz doazenendako arriskua asko gutxituko delakoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario