Argazkigintzatik eskulturara
Itzarri jarri dio izena erakusketari jendearengan eta gazteengan eskulturarenganako griña piztu gura duelako. "Oñati, eskultura mailan oso triste ikusten dut. Inguruko herrietan, Bergaran eta Arrasaten, badira taila-taldeak eta eskultoreak, eta tarteka

Argazkilari lanak egin zituen hasieran Kerexetak, baina berehala egin zuen jauzia eskulturara. "Bolumenak erakartzen ninduen eta argazkiak ez zidan horretarako aukerarik ematen", esan digu.
Eskulturak egiterako orduan gaia edo materiala hartzen ditu oinarri. "Unean unean gorputzak eskatzen didana aukeratzen dut, edo material edo gaia. Politika, erlijioa, kultura eta foklorea erabiltzen ditut oinarri moduan, besteak beste", dio.
Urduri ez
Bere lana Oñatin erakustean urduri dagoen galderatzerakoan zera esan digu: "Ez, nire lana erakutsi gura dut, besterik ez. Bestea herri batzuetan erakutsi ondoren, orain erabaki dut erakusketa Oñatin egitea, baina ez daukat arrazoi berezirik. Ikusi beharko dut herritarrengan eta gazteengan zirrararik egiten dudan".
GOIENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario