martes, 1 de noviembre de 2016

2017ko zerga ordenantzak


Aho batez onartu ziren 2017ko zerga ordenantzak atzoko Osoko Bilkuran

2016/10/28

Udal zerga eta tasak genero ikuspegitik aztertu eta egokitzeko batzorde berezia sortuko da
  Udal gobernu taldearen irizpide nagusia igoerarik ez aplikatzea izan arren, kasu batzuetan tipoa nahiz egitura fiskala berrikustea proposatu eta onartu zen. Atzo aurreratu bezala, zabor eta hondakinen tasa % 10 igoko da, GHKren tratamendu kostuak % 27 igo baitira aurten eta datorren urtean igoera hori udalek zuzenean pairatu beharko dutela aurre ikusten baita. Ondasun Higiezinen Zerga % 2 igoko da, katastroa berritzearen ondorioz Diputazioak aplikatu dituen igoera eta jaitsierak konpentsatze aldera. Ibilgailuen zergak ere % 2ko igoera izango du datorren urtean, inguruko herriekin konparatuta, Oñatik, dexente zerga txikiagoa duela ikusi ondoren. Inguruko herrietara jo da baita ere Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga konparatzeko. IAE deritzona kalkulatzeko orain arte erabili den eredua aldatu eta Arrasateko Udalak duena egokitzea erabaki da, hala, enpresa edo negozioen fakturazio tramoen araberako koefizienteak aplikatuko dira datorren urtean. Tasa berririk ere izango da 2017ko zerga ordenantzetan, hala, datozen asteetan indarrean sartuko den errotazioko aparkaleku sistema berrian aurre ikusten diren erresidenteen aparkalekuetako urteko abonua, 50 euro izatea ere proposatu eta onartu zen.
  Jeltzaleen proposamenen haritik beste bi aldaketa ere onartu ziren datorren urteko zerga ordenantzetan: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan, familia ugariek hobaria jasoko dute 5 lagun edo gehiagorentzako autoetan, beti ere, duten errenta kontutan hartuta. Eta RGIa kobratzend uten pentsionista eta beste kolektiboei, kontribuzioan eta Obren gaineko Zergan % 90aren hobaria aplikatuko zaie. Familia monoparentalen kasuan ere, Ondasun Higiezinen Zergan, ikastaroen matrikuletan eta ludotekako tasetan hobariak aplikatzea eskatu zuten jeltzaleek. EH Bilduk proposamenarekin ados egon arren, arazoa ikusi zuen familia monoparentalen definizioan. Gaiak azterketa sakona eskatzen zuela azaldu zuen alkateak eta horretaz arduratuko den batzorde berezi bat sortzea onartu zuen, baina familia monoparentalei aplikatuko litzaizkiekeen hobarien aplikazioa azterketa amaitu arte atzeratzea erabaki zuen.
  2017ko zerga ordenantzak bozkatzerakoan, EAJ, ez ustean, proposamenaren alde agertu zen. Udalbatza osatzen duten bi taldeen aldeko botoz onartu ziren ondorioz, datorren urteko udal ordenantza fiskalak. Bitxikeria moduan, esan, 2012ko zerga ordenantzak izan zirela aho batez onartu zuren oin hurrengoko ordenantza fiskalak.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario