Musikegunak hasten da, ume eta helduendako kontzertuekin
2016-11-03 13:28 KULTURA OÑATI
Azaroko domeka guztietan izango dira emanaldiak Santa Anan. Lehenengoa, domeka honetan. Opera bat ere egongo da, gaztetxo eta familiei zuzenduta. 27koan Oñati abesbatzak abestuko du. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Hilaren 13ko emanaldia Pello Ramirez, Jon Goenaga, Andoni Salamero eta Josu Maroto laukoteak egingo du, musika eta olerkiak uztartuz. Opera ikuskizuna ere badago programaren barruan. Opera Divertimento taldeak Txirula magikoarekin jolasean ikuskizuna eskainiko du familiendako azaroaren 20an. Hileko azken domekan berriz, 27an, Oñati abesbatzak kantatuko du 50. urteurreneko ospakizunen barruan.
Sarrerak
Emanaldi guztietarako sarrerak dagoeneko salgai daude http://bibe.me helbidean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario