viernes, 4 de noviembre de 2016

Arkaia Speed Axe, Oñatiko aizkora pertsonalizatuak

OK MAGAZINEA
Lizarralde, Arkaia Speed Axe aizkorarekin
2016-11-04 11:17:51
PROFESIONAL MAILAKO HAINBAT AIZKOLARIK DARAMATE
Arkaia Speed Axe, Oñatiko aizkora pertsonalizatuak
Arkaitz Lizarralde oñatiarra, Arkaia Speed Axe izeneko aizkorak ekoizten hasi da. Urte batzutako ikerketa lanaren ostean, erabiltzailearen beharretara erabat pertsonalizatutako erreminta lortu du eta pixkanaka-pixkanaka, ezagun egiten hasi da txantxikuar ekintzaile honen sorkuntza berria. Profesional mailako hainbat aizkolari, Lizarralderen aizkorak erabiltzen hasi baitira.

Arkaitz Lizarralde (Oñati, 1977) eta Herri Kirolen mundua betidanik egon dira lotuta. Gazterik piztu zitzaion zaletasuna oñatiarrari eta ikusle fidela izateaz gain, praktikatu ere sarritan egiten du. Orain baina, aurrerapauso bat eman nahi izan du eta Herri Kirolean, eta konkretuki, Aizkolaritzan ari direnei esku bat bota nahian, bezeroaren beharretara erabat pertsonalituriko aizkora artisauak ekoizten hasi da.

Arkaia Speed Axe izeneko erreminta berri hau, Euskal Herrian bertan egiten da eta dagoeneko, ezagun egiten hasi da profesional mailako aizkolarien artean. Duela bi aste jokatu zen Euskal Herriko Aizkora txapelketan esaterako, sei lehiakideetatik lauk, oñatiarraren aizkorak zituzten -nahiz eta ez zituzten erabili-.

2016 hasiera honetan merkaturatzen hasi den erreminta berri honen atzean baina, urte batzuetako ikerketa lana egon da. Hiru bat urte eman ditu gaur egun lortu duen aizkora garatzen eta uneotan, Urnietako beste fabrikatzaile batekin batera, Euskal Herriko aizkora egile bakarrak dira.

Pertsonalizazioa

Arkaia Speed Axe aizkorek, hainbat ezaugarri propio dituzte. Euskal Herrian ekoizten direnez, berehalakotasuna eskaintzen du Lizarraldek. Baina produktu hau besteetatik nabarmentzen duen beste zigilu propioa, pertsonalizazioarena da. Oñatiarrak, bezeroaren beharretara erabat pertsonalizaturiko aizkorak egiten ditu. Bakoitzak nahi duena idatzi edo marraztu dezake aizkoran bertan edo hauek eramateko kutxa berezietan.

Lizarraldek jakinarazi duenez, Aizkolaritzan erabiltzen diren erreminta asko eta asko, Australiatik ekartzen dira eta horrek, hainbat oztopo izaten ditu. Itxaronaldi luzeak aduanetan, kostu handitzeak, garraioan izandako matxurak...horregatik, hemen egindako proiektu honi hainbat abantaila ikusten dizkio egileak.

Elkarrizketa Oñati Irratian

Momentuz, zaletasun bat besterik ez da aizkorak ekoiztearen kontu hau Lizarralderentzat. Hala ere, geroz eta eskaera gehiago jasotzen ari dela onartu zuen pasaden astean Oñati Irratian eskaini zuen elkarrizketa batean. Bertan, proiektu edo sorkuntza berri honen hastapenak azaltzeaz gain, prosezu guztia nola eraman duen ere kontatu zuen.

Elkarrizketa guztia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

No hay comentarios:

Publicar un comentario